search
Egin zure dohaintza Egin zure dohaintza Palestinako errefuxiatuekin
UNRWA - PALESTINAR ERREFUXIATUEN EGOERAREN GAURKOTASUNA - ESKOLARA IRISTEKO ERRONKA HEBRONEN

ESKOLARA IRISTEKO ERRONKA HEBRONEN

Zisjordaniako Hebron hiri zaharrean bizi da Waed. Hamalau urte ditu, eta beste toki batzuetako bere adineko beste haur asko bezala, oinez egiten du egunero etxetik UNRWAren ikastetxerainoko bidea. Hala ere, bera bizi den auzoa ez da munduko beste edozein toki bezalakoa.  

Hebrongo H2 gunea deritzona (hiriaren % 20) Israelen kontrolpean dago eta gainerako hiritik isolatuta. Han bizi diren 33.000 palestinarrek ─hainbat kokaleku-gunetik gertu─ kolonoen etengabeko erasoak eta Israelgo agintarien sarraldiak eta ezarritako mugimendu-murrizketak jasaten dituzte.

UNRWAk inguru horretan duen eskolak ere jasaten du indarkeria hori. Operazio militarrak eskolatik gertu gertatzen dira askotan, eta ikasleek benetako munizioa, gas negar-eragileak eta soinu-bonbak jasaten dituzte eskolako atean bertan. “Hemen dugun erronka nagusia segurtasuna bermatzea da”, dio UNRWAk Hebrongo H2 barrutian duen haur-eskolako zuzendari Qusay Jabari-k”. “Haurrek eskolarako joan-etorria segurtasunez egin ahal izatea erronka handia da guretzat”.

Inguru honetako neska-mutilek beste edozein ikaslek bezalako itxaropenak dituzte eskola-giro seguru eta babestuan ikasteko. Eskolara iristeko, ordea, kontrol-postu militar bat edo batzuk zeharkatu behar izaten dituzte askok, eta soldaduen etengabeko presentziarekin egiten dute topo.

“Eskolako bi lagunekin adostu dut kontrol-postuak elkarrekin gurutzatzea, jazarpena saihesteko, baina batzuetan negar-gasak botatzen dizkigute iristen garenean”. Batzuetan, armadak kontrol-postua ixten du, gu eskolara joan ezin izateko. Hezkuntzarako eskubidea dugu, ezin dugu onartu eskubide hori kentzea” dio Waed-ek.

UNRWAren Babes eta Neutraltasun taldeak eskolako ikasleei ingurune segurua emateko lan egiten du. Azken hilabeteotan, Israelgo militarrek eskola inguruan negar-gas gehiago erabili ondoren, gure babes-taldeak laguntza estua eman die eskolako langile eta ikasleei.

“Eskolak aurrean dituen erronka izugarriak hobeto ulertzen laguntzen digu gure gainbegiratze-lanak eta presentziak. Eskolaren parte bihurtzen zara. Haiek sentitzen dutena, haiekin batera sentituko duzu zuk.  Gu etengabe bertan egoteak langileen konfiantza handitzen du. Beraz, hobeto prestatuta gaude gertatzen diren istiluak dokumentatzeko, eta horrek, era berean, hobetu egiten du gure eta Israelgo agintarien arteko elkarrekintza, istilu horiek berriro gerta daitezen saiheste aldera”, dio Heidik, Hebrongo Babes eta Neutraltasun Taldeko kideak.

“Israelen 160 kontrol-postuan, eskolatik gertu, jendeak eskerrak eman dizkigu seme-alabak eskolara joaten direnean han egoteagatik eta egunero dituzten arazoen lekuko izateagatik. Hori da guk jaso dezakegun esker onik hoberena”.

Compártelo

https://unrwaeuskadi.org/actualidad/historias/eskolara-iristeko-erronka-hebronen/ Click para copiar enlace