search
Egin zure dohaintza Egin zure dohaintza Palestinako errefuxiatuekin
UNRWA - PALESTINAR ERREFUXIATUEN EGOERAREN GAURKOTASUNA - SIRIAN, SUNTSIPENAREN ERDIAN, BERRERAIKITAKO ESKOLA BAT

SIRIAN, SUNTSIPENAREN ERDIAN, BERRERAIKITAKO ESKOLA BAT

Derako errefuxiatu-kanpamentuan, giza laguntzarako banaketa-zentro bat bakarrik geratu zen suntsitu gabe 2012ko gerran. Hiru ikastetxek eta klinika batek goitik behera eraberritzeko beharra daukate. Hori dela eta, eskola bat edo osasun-zentro bat irekiko dela iragartzen den bakoitzean, festa bat egiten da ospatzeko. 

Joan den astean, Al-Safsaf eskola berreraiki berria inauguratu genuen Dera’a-ko kanpamentuan, Siria hegoaldean. Gaur egun, oasi bat da suntsipenaren erdian. Hezkuntza inklusiboa eta kalitatezkoa bermatzea da garrantzitsuena, horrek etorkizun hobea irudikatzeko eta horren alde borrokatzeko aukera ematen duelako. Horregatik, ikastetxe bateko ateak zabaltzea itxaropen ikur bat da.

Palestinar errefuxiatuak 1948an eta 1967an iritsi ziren Dera’a-ra, errefuxiatu-olde banatan. Gerra hasi aurretik, 2011n, Dera’a-ko kanpamentuak Palestinako 10.500 errefuxiaturi ematen zion aterpe. Bederatzigarren urtea du dagoeneko gatazkan.

Eskola berriak bi solairu ditu, eta hamar ikasgela izango ditu, administraziorako eta irakasleentzako gela bat eta jolastoki handi bat. Palestinako gerrak eta lekualdaketek sortu dituzten 750 haur errefuxiaturi hezkuntza bermatzeko gune seguru berriak dira horiek.

“Eskola berri honek kalitatezko hezkuntza eta ikasteko aukera hobeak eskaintzen dizkie kanpamentuan dauden Palestinako haur errefuxiatuei. Inaugurazioak berretsi egiten du Agentziak kalitatezko hezkuntza emateko duen konpromisoa, eta argi gidari moduko bat da inguruko haur guztientzat. Oso hunkigarria eta adierazgarria da Palestinako ikasle errefuxiatuei eta haien familiei beren bizitza suntsituak egonkortzen lagundu ahal izatea, ikaskuntza-gune seguru bat eskainiz”, adierazi zuen UNRWAk Sirian duen Operazio Zuzendari Amanya Michael Ebyek.

Compártelo

https://unrwaeuskadi.org/actualidad/noticias/sirian-suntsipenaren-erdian-berreraikitako-eskola-bat/ Click para copiar enlace