1. LAGUNTZA HUMANITARIOA ETA GARAPENA

Agentziak Laguntza Humanitarioa eta Garapenean, aterpe eta babesa Larrialdietan, Osasunezko oinarrizko zerbitzuetan, Hezkuntzan eta Gizarte Zerbitzuetan sorospena ematen du. Gure lanaren alor guztiek, Palestinako populazio errefuxiatuaren ongizatearen alde urratsak ematearen alde laguntzen dute.

Bizitza luze eta osasuntsu bat

 UNRWAk Oinarrizko Osasun Zerbitzuak eskeintzen ditu, klinika mugikorren eta lehen mailako osasun sare baten bitartez kudeatuak
 Errefuxiatuen bizitzaren aro bakoitzerako medikuntza prebentiboa, orokorra eta espezializatuan egiten du lan
 Bestalde, Agentziak Palestinako errefuxiatuentzat ingurune onuragarri bat bermatzeko egiten du lan ere

Ezagutzak jasoz

 UNRWAk Ekialde Hurbileko hezkuntza sistema handienetako bat mantentzen du milioi erdi bat umeei irakatsiz , 700 inguru eskoletan
 Errefuxiatuen hezkuntza hornitzaile nagusia da, 61 urte baino gehiagotan zehar
 Agentziak Lan Heziketa ere sustatzen eta eskeintzen du, gazteek lan alorreko gaitasunak eskuratu ditzaten lagunduz

Bizitza duin bat

 Gizarte babes zerbitzuek behar gehien duten errefuxientzat bideratzen dituzte bere ahaleginak
 Elikagaien oinarrizko hornidura, dirulaguntzak eskudirutan eta etxebizitza egokiak errefuxiatu zaurgarrienentzat

✓ Ingurugiro fisiko eta sozialaren hobekuntza errefuxiatuen kanpamenduetan, komunitatera zuzenduriko plangintza baten ikuspegiaz

 Dirusarreren sorrera aukerak, mikrofinantza departamentuaren bitartez
 Beraien bizitzetan larrialdiek sorturiko eraginak murrizteko neurriak

 Agentziak emakumeen, ezgaitasun bat duten errefuxiatuen, gaisoen eta adinduen beharretara zuzentzen du arreta berezia.

Giza Eskubideak defendatzeko lanean

 UNRWAren lehen hiru helburuen lorpena, laugarren helburu batean oinarritzen da: Giza Eskubideen onura era gehiengoan bermatzea
 UNRWAk Palestinako errefuxiatuen eskubideak defendatzen eta sustatzen ditu, zerbitzuak komunitateetara eta pertsona zaurgarrienetara iristen direla bermatuz
 Defentsa, onuradunen eskubideeen neurgabekeriaren jatorriak jorratzen ditu eta Palestinako errefuxiatuen egoera zailari emaitza justu eta iraunkor baten beharra azpimarratzen du

✓Operazioen Departamentuak Gaza eta Zisjordanian, programen funtzionamendua eta informazioaren eskuratzea ikuskatzen du eta agintari eta beste parte interesatuekin batera, errefuxiatuen eskubideak urratu diren erasoen gain eskuhartzen du

GARAPEN PROIEKTUAK

Gaza, hezkuntza eta enpleguaren eskubidea emakumeentzat

Lerroak bizi duen okupazio, blokeo eta krisi humanitarioaren testuinguruan, gazteentzako enplegu aukerak, batez ere emakumeentzat, oso apalak dira. Hauek, gizarte oztopo ugariekin egiten dute topo, populazio talde zaurgarria bilakatuz eta langabezia era gogorragoan sufritzera behartuz. Garapenerako Euskal Agentziak, UNRWA Euskadirekin ezarritako bi hitzarmenen bitartez, aurrerapauso garrantzitsu bat eman du oinarrizko bi eskubideen alde: hezkuntza eskuragarri eta bidezko baten eskubidea eta enplegurako eskubidea.

Egun gauzatzen ari diren proiektuak:

'Gazako Lerroko Emakume gazteen Lidergoaren Formakuntzarako Programa', 2011-2013 bi urterako lehen lankidetza hitzarmena.
 

Eusko Jaurlaritzak 255.000 € kin kofinantzatutako proiektu honek, emakume lizentziatu eta unibertsitarien gaitasun sozialak eta ezagutzak sustatzea du helburu, Gazako Lerroko lan merkatuan bere sarrera erreztu ahal izateko.

2012an, proiektu honen lehen fasean, lizentziatu eta unibertsitariak diren 300 emakume gazte baino gehiagok, formakuntza eta lan praktiketako programa bat jaso dute Gazako Lerroan. Gaza bezelako testuinguru batean, munduko langabezi tasa altuenak dituena, proiektu honen bitartez abiatutako ekintza hauek, populazio zaurgarrienera zuzentzen dira, hau da emakume gazteetara. Proiektuaren bigarren fasean (2013an), beste 300 emakume gazte unibertsitari gehiagok formakuntza eta praktika programa hau jasotzea espero da.

'Gazako Lerroko ikasle errepikatzileentzat Heziketa Profesionalaren Programari Laguntza'. Eusko Jaurlaritzarekin bigarren lankidetza hitzarmena, 2012 – 2015.
 

Garapenerako lankidetza programa honek, Eusko Jaurlaritzatik 450.000 € ko dirulaguntza jaso duena, 152 ikasleei heziketa profesionala eta lan praktikak eskeintzea aurreikusten du.
Heziketa Formalaren eremuan, emakumezko ikasle errepikatzaileak ditu helburu, hau da, UNRWArentzat oinarrizko sujetuak, Agentziak bultzaturiko Hezkuntzaren Erreformaren Estrategiaren barnean. Bertan, UNRWAk oinarrizko lan eremu batzuk zehazten ditu, besteak beste, Heziketa Profesionalaren Programaren errefortzua genero ikuspegiaz, eskola lagatze eta bazterketa arrisku larrian egonagatik, errepikatzaile diren emakumeak lehenezten dituena.