2. LARRIALDIAK

Indarrean daraman 60 urte baino gehiago hauetan zehar, UNRWAk larrialdi laguntza eskeini du eskualdean eman diren gatazka guztietan, errefuxiatuen bizitzan duten eragina murriztu ahal izateko.

Agentziak elikagaiak, ura, etxebizitza eta larrialdiko osasun laguntza eskuratzen errezteko lan egin du, sarritan eremu arriskutsuenetan, Gazan 1956an eta 1967an, Libanon 1970ko eta 1980ko hamarkadetan, Palestinako eskualde okupatuan emandako intifada jarraietan (Gazako Lerroan eta Zisjordanian), bai eta Gazako Lerroan eta Sirian izandako azken bi eraso militarretan, Sirian lanean arituz, 2011 geroztik diharduen gatazka armatu sakonaren testuinguruan.



Zoritxarrez, milaka palestinar pobrezi absolutuan bizitzen jarraitzen dute Palestinako eskualde okupatuan. Izan ere, 2000 urteko bigarren intifada haseratik pobrezia orokortzen ari da, okupazioak sortutako ekonomi krisia dela eta. Krisi honek faktore desberdinen ondorioa da, harresiaren eraikuntza Zisjordanian (eta honekin bat datozen kontrolen sistema, populazioaren eta merkantzien mugimenduen muga drakoniarrak eta etxebizitzen eta negozioen suntsegite orokorra), Israelek sorturiko biolentzia eta barne biolentzia, etxeen eraistea, Gazako Lerroko mugen itxiera eta israeldar militarren sarraldiak.



Testuinguru honetan, UNRWAk errefuxiaturiko populazioaren laguntza humanitarioaren eskari gorakorrari erantzun behar izan dio, nazioarteko komunitatearen emaleei urteroko larrialdi deialdi bat bidaltzea behartua egonik. 2013ko Larrialdi Deialdiaren aurrekontua, Palestinako eskualdean laguntza osatu ahal izateko 252,7 millioi € koa da, horietatik 80 millioi Zisjordaniara bideratuz eta gainontzekoa Gazara.

PROIEKTUAK

Larrialdiari erantzuna Sirian

Siria, populazio zibilean sakonki sentiarazten ari diren adarrak dituen gatazka bat dela eta suntsitua izaten ari da, bereziki 2012ko apirila geroztik izandako areagotzearen ondoren. Nazio Batuak larrialdi laguntza behar duten 6,8 millioi pertsona daudela aurreikusi du, hauen artean, 500.000 Palestinako errefuxiatu, gatazka hasieran dagoeneko Sirian bizi zirenak. Herrialdea giza tragedia bati aurre egiten ari da, non populazio zibila, emakumeak eta haurrak batez ere, krisi honen ondorioak sufritzen ari den. Hori dela eta, Erakundeak historiako deialdi humanitario handiena bidali du. Gatazkak ehundaka mila persona lekualdatu ditu eta nazio ekonomi osoa desegin du.

Egoera honi erantzunez, UNRWAk errefuxiatuen defentsaren alde eta hauek duten laguntza humanitarioaren behar larriaren alde zorroztasunez tinko jarraitzen du lanean. Maila honetan, Agentziarentzat ezinbestekoa da Laguntza Humanitarioaren aldeko finantzazioa gehitzea Sirian, honentzat diseinatu den “Berehalako Erantzun Plana”ri laguntzeko. Erantzun Plan hau funtsezko bost ekintza lerrotan oinarritzen da: Laguntza Humanitarioa eta Bizitza baliabideak, Ur eta Saneamendua, Osasuna, Hezkuntza eta Babesa.

Euskal erakundeen erantzuna

Bizkaiko Foru Aldundia (BFA)
BFAk 2012ko laguntzen deialdien eremuan, Siriako larrialdi deialdiari 150.000 € ko diru laguntza baten bitartez erantzun dio, Larrialdi Programaren barnean Osasunaren ekintza lerrora zuzendua, zehazki medikamenduen erosketa alorrera. Elkarlan honek ezinbesteko garrantzia du, Sirian dagoen mendikamenduen gabezia larria dela eta, gaiso kronikoak eta zaurituak zaintzeko. Gainera, herrialdeko laborategi farmazeutiko nagusi gehienak itxi egin dira.

Gipuzkoako Foru Aldundia (GFA)
GFAk 50.000 € ko ekarpen batekin, Siriako Larrialdi Erantzun Plana lagundu du. Zenbateko honek, Siriako gatazkan lekualdatutako populazioari 3 zuzendutako elikagaiak ez diren aritukuluen banaketa ahalbidetuko du. Zehazki, jaio aurreko 506 kit banatuko dira, bereziki zaurgarriak diren jaioberrien biziraupenerako ezinbestekoak diren artikuloz osatuak, produktu higienikoak eta berotzeko artikuluak, besteak beste.