PALESTINAKO ERREFUXIATUEI BURUZKO AURREIRITZIAK DESMUNTATZEKO BIDEOFORO BAT OSPATU EGIN DA ORDIZIAN

Joan den apirilaren 19an, Ordiziako Gaztelekuan, euskal gazteek Ekialde Hurbileko errefuxiatuen inguruan eta, bereziki, Palestinako errefuxiatuen inguruan izan ditzaketen kultura- eta genero-aurreiritziak desmuntatzeko bideoforoa ospatu zen.

 

UNRWAk antolatutako jarduera honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioa du, eta, horri esker, Palestinako emakume zuzendariek egindako film laburrak ikusi ahal izan dira, askotan hedabide tradizionalek ezkutatzen duten errealitatea ikusarazten dutenak. Era berean, 12 eta 17 urte bitarteko 26 gaztek osatutako publikoak, genero-ikuspegiarekin koherentea den ezagutza kritiko eta egiazkoa eskuratzea ahalbidetu duten talde-dinamiketan parte hartu du, Palestinako gizonen eta emakumeen errealitatea ardatz izan dutenak.

 

Datorren ekainaren 5ean bideoforoa egingo dute Irungo Martindozenea Gaztelekuan. UNRWA Euskadik Gipuzkoako gazteriari parte hartzeko gonbitea luzatu nahi die, hauek gazteria kontziente, solidario eta mobilizatua bilakatu daitezen, mugiarazi egiten du, Palestinako errefuxiatuen giza eskubideak bermatzeko helburuarekin.