UNRWA EUSKADIK DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEETAKO BALIABIDE PEDAGOGIKOEN AZOKAN PARTE HARTU DU

Ekainaren 18an eta 19an, UNRWA Euskadik Eskurak (Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroa) antolatutako Azokan parte hartu zuen.

 

UNRWA Euskadi Tabakaleran Eskurak egindako material eta baliabide pedagogikoen azokan parte hartzera gonbidatu zuten. Eskuraren lanari esker, UNRWA Euskadik Gaza Amal: Gazako zerrendan emakume ausarten istoriotxoak komikia, Palestinako Genealogia Feminista: Emakume anitzen istorioakBidaia Kuadernoa II: Palestinar eta euskal Emakumeen arteko topaketak Euskadin eta M Ibilbidea: Gatazkei eta egoera humanitarioei buruz genero-ikuspegiarekin informatzeko gida bezalako proiektuak ezagutarazteko aukera izan zuen eta, aldi berean, sinergiak garatu zituen gainerako erakundeekin.

 

Honekin batera, partaidetza, metodologia demokratikoetan eta inklusioan oinarritutako dinamikak burutu ziren batik bat. Ildo honetan, 17an, hitzaldiak eskaini ziren: "Haurren eta nerabeen parte-hartze sistema", Pasaiako Udalaren eskutik; "Demogazte" eta "Jauzi Handia", Heziberb eta EHUk antolatutako programei buruzkoa; eta, azkenik, Amalur proiektuari atxikitako eta Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) baitan June Calor-ek kontzertua eman zuen. Amaitzeko, hilaren 18an, NAIZEN, AGIFUGI eta Euskal Gorrak protagonista izan zituen mahai-ingurua burutu zen, inklusioa helburu zuena; errealitate birtualeko eserlekua Gurutze Gorriaren ardurapean; eta, azkenik, errespetu- eta berdintasun-balioak sustatzea helburu zuten antzerki-dinamikak.

 

Zalantzarik gabe, azoka hau UNRWA Euskadik urteetan zehar egin duen lana ezagutarazteko aukera paregabea izan da eta, bereziki, beste elkarte eta erakundeekin elkarlanean jarraitzeko eta lotura berriak egiteko, betiere Palestinako errefuxiatuen giza eskubideen alde hautua eginaz.