BILBOKO MARIA INMACULADA IKASTETXEKO GAZTEEK “HAIEN ZAPATETAN” ANTZEZLANEAN PARTE HARTZEN DUTE

Pasa den irailaren 18an, UNRWA Euskadik eta Hortzmuga antzerki taldeak “Haien zapatetan” antzezlana aurkeztu zuten Bilboko María Inmaculada ikastetxean.

 

“Haien zapatetan” ikuskizunak antzerkia eta bizipen-jolasa ditu ardatz. Honela, publikoak Palestinako emakume errefuxiatuek bere egunerokotasunean pairatzen duten ikusezintasuna eta isiltasuna beraien azalean bizitzeko aukera du. Emakume ororen duintasunak jasaten duen oinazea eta euren eskubideen urraketa azaleratzen dira, antzezlanaren bitartez eta emakume hauek Palestinako gizartearen oinarri modura duten garrantzia azpimarratzen da.

 

Bi antzerki antolatu ziren: lehenengoan batxilergoko lehen eta bigarren mailako 27 gaztek parte hartu zuten (16 neska eta 9 mutil), bigarrenean, batxilergoko lehen eta bigarren mailako eta Haurren Hezkuntza Formakuntza Profesionala ikasten zuten 46 ikasle izan ziren (40 neska eta 6 mutil).

 

Antzerki – jolas honen bitartez, parte hartzaileek norberaren bizipenetik ezberdina den egoera bat bizitzeko aukera izan zuten, testuinguru honetan emakumea izatea zertan datzan lehen pertsonan biziz, egoera hobeki ulertuz eta Palestinako errefuxiatuenganako enpatia azalduz.

 

Bi antzerki hauek, “Ekialde Hurbileko eta bereziki Palestinako errefuxiatuekiko Bizkaian dauden kultur eta genero estereotipoak apurtuz” izenko proiektuari amaiera eman zioten. Proiektua Bizkaiako Foru Aldundiak babestu du. 20 hilabeteko iraupena izan du eta giza eskubideekiko konpromezua sustatu du Bizkaiako gazteria eta biztanleriarengan.