Artikuluak

Animaziozko laburmetraia “Zutik/En Pie”

"Zutik/En Pie” animaziozko laburmetraiak Betleemera garamatza, Palestinako Lurralde Okupatura, Inas Sawal protagonistaren eskutik. Inas Palestinako errefuxiatua eta gazte korrikalaria da. Ezbeharren aurrean duen gainditze gaitasun istorioa Palestinako beste emakume errefuxiatu batzuen bizitzan oinarritzen da, desplazamenduak, okupazioak eta indarkeriak markatuak daudenak. Film labur honekin UNRWA Euskadik euskal gizarteak Ekialde Ertaineko eta bereziki Palestinako errefuxiatuen inguruan dituen aurreiritzi eta estereotipoak desegiten lagundu nahi du. Tomo estudiok UNRWA Euskadirentzat egindako filma. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren diru-laguntzarekin.