“Egin eta Desegin” lehiaketako argazki muntaiez osaturiko erakusketa Euskadiko hainbat udalerrietan barna dabil

“Egin eta Desegin” lehiaketara aurkeztu ziren 92 argazki muntaietatik 11 aukeratu dira euskal gazteriak Palestinako errefuxiatuen inguruan dituen estereotipoak desegiten jarraitzeko erakusketa osatu ahal izateko.

13 panelek osatutako erakusketak ikuserraza den formatu bat du eta material pedagogiko gisa landu da.  Lehiaketan parte hartu zuten gazteen herrietatik modu ibiltarian igarotzen ari da erakusketa, ondorengo programari jarraiki:

 

-        2019ko azaroaren  4tik  28ra, Laudioko BHI ikastetxean (Araba)

-        2019ko abenduaren 2tik 13ra, Astigarragako Kultur Etxean (Gipuzkoa)

-        2019ko abenduaren 16tik 2020ko urtarrilaren  17ra, Donostiako Okendo Kultur etxean (Gipuzkoa)

-        2020ko urtarrilaren 20tik 31ra,  Gernikako BHI ikastetxean (Bizkaia)

 

Erakusketa hau "Euskadin  Ekialde Ertaineko errefuxiatuen inguruko eta batez ere, Palestinako errefuxiatuen inguruko aurreiritziak eraldatzen generoaren, kulturartekotasunaren eta giza eskubideen ikuspegitik" proiektuaren barruan kokatzen da, zeina Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren diru laguntzari esker burutu ahal izan den.