Euskadiko ikastetxe ezberdinetako ikasleak Palestinako errefuxiatuen eskubideen alde mobilizatzen dira

Pasa den  azarotik, IES Urritxe BHI (Amorebieta, Bizkaia) eta IES Elorrio BHI (Elorrio, Bizkaia) DBH 3ko ikasleek UNRWA Euskadik beraien ikastetxeetan antolatutako saioetan parte hartu dute. Saioen helburuak ikasleek Palestinako errefuxiatuen egoera humanitarioa ezagutzea izan dira. Ezagutza kritikoa eta hausnarketa fase hau bukatu eta gero, ikasleek beraien mobilizazio ekintzak burutzen ari dira euskal gizartea gaiaren inguruan sensibilizatzeko asmoz.

 

Teknologiaren eta arteen erabileraren arteko konbinazioa funtsezkoa izaten ari da, eduki artistikoa duten bideo biralak eginez zabaltzen baitituzte ikasleek beraien mezuak. Erabiltzen ari diren teknikak oso anitzak dira: muralak, antzerkiak, abestiak edo baita book trailerrak ere.

 

Momentu honetan proiektua IES Lizardi DBHko institutoan martxan dago (Zarautz, Gipuzkoa) eta datorren martxoan, IES Ernioibea BHI (Villabora, Gipuzkoa) izango da prozesuan parte hartuko duen laugarren ikastetxea.

 

Proiektu hau “Ekialde Ertaineko errefuxiatuen giza eskubideen alde herritartasun global, kontziente eta mobilizatua eratzen laguntzea”proiektuaren barruan kokatzen da eta Garapenerako Euskal Agentziaren diru-laguntzari esker burutu ahal izan da.