Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Palestinako emakumeen elkarteen eta Euskadiko emakumeen elkarte eta berdintasun espazioen arteko sarea indartzen laguntzen jarraituko du

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzari esker, UNRWA Euskadik Sareak Ehunduz Programaren bigarren fasea indartzen jarraituko du. Programa honek Palestinako emakumeen elkarteen eta Euskadiko emakumeen elkarte eta berdintasun espazioen arteko sarea indartzea du helburu.

Gehiago irakurri...


Bizkaiko Foru Aldundiak Gazako emakume palestinarrei zuzendutako babesa berritu du

Bigarren urtez segidan, Bizkaiko Aldundiak Gazako zerrendako emakume palestinarrak babestuko ditu, Genero-indarkeriaren aurkako arreta integrala Gazako zerrendan proiektuaren bigarren fasearen bidez.

Gehiago irakurri...


BILBOKO UDALAK 25.000 EUROKO DIRU-LAGUNTZA EMAN DIO SIRIAKO LARRIALDIARI ERANTZUTEKO UNRWAK AURKEZTUTAKO PLANARI

Bilboko Udalak 25.000 euroko diru-laguntza eman du higiene-kitak erosteko, larrialdietarako eta ekintza humanitarioko proiektuetarako egin duen deialdiaren barnean.

Gehiago irakurri...


EUSKO JAURLARITZAK GAZAKO EMAKUMEEN ZAURGARRITASUNA MURRIZTEKO LAGUNTZA EMAN DU

Eusko Jaurlaritzak 598.018 euroko diru-laguntza eman du Gazako zerrendan UNRWA garatzen ari den ekintza humanitarioko programa sendotzeko; programa horrek Gazako emakumeen zaurgarritasuna murriztea eta emakume horiek jasaten duten indarkeria fisikoari, sexualari, ekonomikoari eta psikologikoari aurrea hartzea ditu xede.

Gehiago irakurri...


"Palestinako okupatutako lurraldeko emakumeen inguruko begirada berriak" proiektua Gipuzkoan martxan jarriko da

Asteazkenean, urriak 8, 19:00etan, Azpeitiko Txoko feministan (Izarraitz frontoia) , UNRWA Euskadi elkarteak, Bilgune Feminista eta Malen Etxea elkarteen laguntzarekin "Palestinako eta Euskal Herriko emakumeen arteko sarean ehunduz" hitzaldia antolatu du.

Gehiago irakurri...