DURANGOKO UDALAK 1.171,50 EUROKO EKARPENAREKIN UNRWAREN EMAKUME LIDERREN PROGRAMA LAGUNTZEN DU

Palestinako lurralde okupatuan krisi ekonomiko larria dago azken ofentsiba militarren ondorioz, bereziki 2014ko udako “Hegi Babesgarria” operazioaren ondorioz. Honi, orain dela 8 urte hasi zen blokearen eragina gehitzen zaio. Guzti honek, ondorio latzak ditu biztanlerian: tokiko enpresen % 96a itxi da eta biztanleria aktiboaren tasa % 44.9koa da. Honek pobreziaren feminizazioa eragiten du.

Gehiago irakurri...


Eraikin sareak. Sistematizazio.

Pasa zen otsailak 21 eta 22an, UNRWA Euskadik hiru erakunde palestinarretako ordezkariak gonbidatu zituen Marienean, Basauriko Emakumeen Etxean, antolatutako topaketara. Bisitaren xede nagusia emakumeen elkarte palestinar eta euskaldunen artean interesgune komunak partekatzea eta bi lurraldeetako elkarteen artean elkarlan sare bat sendotzen hastea izan zen.

Gehiago irakurri...


Elkartasun sare bat sendotzeko palestinar eta euskal emakumeen elkarteen arteko topaketa

Otsailak 21 eta 22an, UNRWA Euskadik emakume palestinarrekin lan egiten duten hiru erakundetako ordezkariak gonbidatu zituen Marienean (Basauriko Emakumeen Etxea) antolatutako ekitaldi batetara. Bisitaren xede nagusia izan zen euren bizipen eta lana ezagutaraztea eta emakumezko erakunde palestinar eta euskaldunen artean elkarlan sare bat sendotzen hastea.

Gehiago irakurri...


Mutrikuko Udalaren laguntza UNRWAren Elikagaien Larrialdiko Planean

Israelgo armadak 2014ko uztaren eta abuztuaren, 50 egunez, Gazan lurretik egindako "Hegi babesgarria" ofentsibarekin, landaketa asko suntsitu zituen eta ondorioz elikagai batzuen prezioa %50a handitu dira. Horretaz gain, pertsona desplazatuen kopurua nabarmen handitu da ofentsibaren ondoren.

Gehiago irakurri...


Beasaingo Udalaren ekarpenari esker Gazako Zerrendako 112 pertsona ingururentzat elikagaia banatu ahal izango da

Gazako Zerrenda oso egoera txarrean aurkitzen da. Ofentsiba militar etengabeak eta 2014ko ekainean zortzigarren urtea bete zuen blokeo gogorrak, populazioaren egoera ekonomikoa hobetzea eragozten du. 2014ko uztailaren eta abuztuaren artean egindako azken ofentsiba militar israeldarrak, landaketa asko suntsitu zituen eta ondorioz elikagai batzuen prezioa %50a handitu dira.

Gehiago irakurri...