UNRWA EUSKADIREN PARTE HARTZEA BICIBIZIKO SPINNING SOLIDARIOAN

UNRWA Euskadi pasa den larunbatean, maiatzak 27, Donostian antolaturiko Bizikletaren IV Jaialdian egon zen. Ekitaldi hau, asteburu osoan Gipuzkoako hainbat herritan antolaturiko ekintza ezberdinen parte izan zen. Ekintzen erdigunea bizikleta bazen ere, solidaritateari tarte bat ere eskaini zitzaion.

Gehiago irakurri...


GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK 19.638 €KO EKARPENA EGIN DU SIRIAKO GATAZKAGATIK DESPLAZATATUTAKO PERTSONEN ELIKADURA SEGURTATZEKO

2001ko martxoan indarkeria hasi zenetik desplazatutako pertsonak eta errefuxiatuen kopurua hazi egin da. Sirian dauden Palestinako errefuxiatuen kasuan, beren egoera txarrera egin du ez dutelako zuzenean UNRWAz aparte, beste erakunderen laguntzarik jasotzen. Agentziak Sirian dauden Palestinako errefuxiatu guztiak egoera oso zaurgarrian daudela kalkulatzen du eta beraien biziraupena ziurtatzeko laguntza humanitario espezifikoa behar dute.

Gehiago irakurri...


BEASAINGO UDALAK 16.124,47 EURO EMAN DITU SIRIAKO GATAZKA ARMATUAREN ONDORIOZ LEKUALDATZERA BEHARTUAK IZAN DIREN HAURREI LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA EMANGO DIEN BAKARKAKO NAHIZ TALDEKAKO EKINTZAK BURUTU AHAL IZATEKO

“Siriako gatazkaren ondorioak pairatzen dituzten haur palestinar errefuxiatuen gaitasun psikosozialak indartzea” proiektua, Beasaingo udalaren dirulaguntzari esker burutu ahal izango da.

Gehiago irakurri...