‘GERRA ZIBILA GIPUZKOAN: ERRESISTENTZIA ETA DUINTASUNA’ ERAKUSKETAN PARTE HARTU DU UNRWA EUSKADIK

Abenduak 28 arte ikusgai egongo den 'Gerra zibila Gipuzkoan: erresistentzia eta duintasuna’ erakusketak milaka gipuzkoarren historiak azpimarratzen ditu memoria kolektiboaren berridazketaren bidez. Antoni Nicolauk komisariatutako erakusketa honetan, hainbat pertsonaren bizipenak ezagutu ahal izango dira, baita garai hartako hainbat material eta objekturen inguruko ibilbidea egin ere.

 

Gainera, adin guztientzako tailerrak antolatu dira, Gerra Zibileko bizipenak nola iritsi zaizkigun hausnartzeko eta gertakari horren kontakizun indibiduala eta kolektiboa osatzeko asmoz.

 

Gatazka armatuetan herritarren sufrimenduan fokua jartzeko, UNRWA Euskadik Gazako Zerrendan eta Siriako gerran izandako erasoen 6 argazkirekin lagundu du. Horien helburua erakusketa bisitatzen duten pertsonei, nahiz eta iraganeko gertakari bat izan, gaur egun beste gatazka armatu batzuk daudela gogoraraztea da, eta horien biktima nagusiak erakusketaren protagonistetatik hain desberdinak ez direla azalaratzea.


UNRWA EUSKADIK DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN ANTOLATUTAKO BOLONDRES AZOKAN PARTE HARTU ZUEN

UNRWA Euskadik pasa den irailaren 26an goizeko 10tatik 14tara Bilboko Deustuko Unibertsitatean Boluntak antolatutako Bolondres azokan parte hartu zuen. Bolondres Azoka gizarte erakundeen eta unibertsitateko ikasleen arteko topalekua da, eta bere helburua ikasleak eta hezkuntza komunitatea alor honen inguruan informatzea eta sentsibilizatzea da.

 

Azokaren helburuak ondorengoak dira: unibertsitate komunitatean gizarte partaidetza sustatzea; gizarte entitateek burutzen duten lana ikusaraztea; boluntarioek egiten duten lana aitzat hartzea; eta bolondres lanarekin eta solidaritatearekin loturiko baloreak hedatzea.

 

Azokara psikologia, magisteritza, zuzenbidea eta nazioarteko harremanak edota gizarte lana ikasten ari diren hainbat ikasle gerturatu ziren eta UNRWA Euskadik burutzen dituen proiektuekiko eta Agentziak bere lan eremuetan burutzen duen lanarekiko interes handia erakutsi zuten.


UNRWA EUSKADIK EHU/UPV-KO LEIOAKO KANPUSEAN ANTOLATUTAKO IV BOLONDRES AZOKAN PARTE HARTU ZUEN

UNRWA Euskadik pasa den irailaren 18an Leioako Kanpuseko Mikel Laboa enparantzan Boluntak EHUrekin elkarlanean antolatutako IV. Bolondres azokan parte hartu zuen. Bolondres Azoka gizarte erakundeen eta unibertsitateko ikasleen arteko topalekua da, eta helburua elkartasuna eta lankidetza bezalako balioak ikusgarri egin eta unibertsitateko komunitate osoan sustatzea da.

 

Azokan guztira 60 erakundek parte hartu zuten eta arlo ezberdinetako ikasleek UNRWA Euskadik Hiritartasun Globalerako hezkuntza proiektu ezberdinen baitan eta sentsibilizazio ekintzetan burutzen duen lana ezagutu ahal izan zuen. Honetaz gain, proiektu hauen baitan sortutako hainbat material etxera eramateko aukera izan zuten bertaratutakoek.

 

Bestalde, Agentziak Palestinako errefuxiatuei bere 5 lan eremuetan eskaintzen dizkien zerbitzuei buruzko informazioa jaso ahal izan zen azokak iraun zuen bitartean.


BILBOKO MARIA INMACULADA IKASTETXEKO GAZTEEK “HAIEN ZAPATETAN” ANTZEZLANEAN PARTE HARTZEN DUTE

Pasa den irailaren 18an, UNRWA Euskadik eta Hortzmuga antzerki taldeak “Haien zapatetan” antzezlana aurkeztu zuten Bilboko María Inmaculada ikastetxean.

Gehiago irakurri...


UNRWA AGENTZIA "ESKUDUNA, IRAUNKORRA ETA ERABAKIGARRIA" DELA ONDORIOZTATU DU ADITU-TALDE BATEK

Erakunde Multilateralen Egokitzapenerako Sareak (MOPAN) 18 herrialde biltzen ditu eta finantzatzen duten alde anitzeko erakunde nagusien eraginkortasuna ebaluatzea du helburu. 2017-18an, MOPANek 14 erakunde ebaluatu zituen, tartean UNRWA, eta Agentzia "eskuduna, iraunkorra eta erabakigarria" dela zehaztu du.

Gehiago irakurri...