GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK 19.638 €KO EKARPENA EGIN DU SIRIAKO GATAZKAGATIK DESPLAZATATUTAKO PERTSONEN ELIKADURA SEGURTATZEKO

2001ko martxoan indarkeria hasi zenetik desplazatutako pertsonak eta errefuxiatuen kopurua hazi egin da. Sirian dauden Palestinako errefuxiatuen kasuan, beren egoera txarrera egin du ez dutelako zuzenean UNRWAz aparte, beste erakunderen laguntzarik jasotzen. Agentziak Sirian dauden Palestinako errefuxiatu guztiak egoera oso zaurgarrian daudela kalkulatzen du eta beraien biziraupena ziurtatzeko laguntza humanitario espezifikoa behar dute.

Gehiago irakurri...


BEASAINGO UDALAK 16.124,47 EURO EMAN DITU SIRIAKO GATAZKA ARMATUAREN ONDORIOZ LEKUALDATZERA BEHARTUAK IZAN DIREN HAURREI LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA EMANGO DIEN BAKARKAKO NAHIZ TALDEKAKO EKINTZAK BURUTU AHAL IZATEKO

“Siriako gatazkaren ondorioak pairatzen dituzten haur palestinar errefuxiatuen gaitasun psikosozialak indartzea” proiektua, Beasaingo udalaren dirulaguntzari esker burutu ahal izango da.

Gehiago irakurri...


UNRWA EUSKADI LEIOAKO KANPUSEAN UPV/EHU UNIBERTSITATEAREN BOLUNTARIOTZAREN AZOKAN EGON ZEN

UNRWA Euskadik Euskal Herriko Unibertsitateak Boluntarekin elkarlanean, eta bigarren urtez jarraian, antolatutako boluntariotza azokan parte hartu zuen pasa zen apirilak 20an Informazio Zientzien Fakultate parean. Boluntariotza Azoka gizarte erakundeen eta unibertsitateko ikasleen arteko topaleku izatea nahi du, sentsibilizatzeaz gain, ikasleei esparru horri buruzko informazioa eta prestakuntza emateko.

Gehiago irakurri...


OÑATIKO UDALAK SIRIAKO LARRIALDIRAKO ERANTZUN PLANA BABESTEN DU 7.000 EUROKO EKARPENAREKIN

Oñatiko Udalaren 7.000 euroko ekarpenari esker UNRWAk martxan duen Siriako Larrialdirako Erantzun Planaren barruan Sirian dauden errefuxiatu palestinarrei laguntzeko produktu higienikoak erosi ahal izango dira. Lurraldean bizi den egoera larria dela eta, laguntza hau garrantzia handikoa da.

Gehiago irakurri...


ABADIÑOKO UDALAK SIRIAKO LARRIALDIRAKO ERANTZUN PLANA BABESTEN DU 2.179 EUROKO EKARPENAREKIN

Abadiñoko Udalaren 2179 euroko ekarpenari esker UNRWAk martxan duen Siriako Larrialdirako Erantzun Planaren barruan Sirian dauden errefuxiatu palestinarrei laguntzeko produktu higienikoak erosi ahal izango dira. Lurraldean bizi den egoera larria dela eta, laguntza hau garrantzia handikoa da.

Gehiago irakurri...