search
Egin zure dohaintza Egin zure dohaintza Palestinako errefuxiatuekin
UNRWA - PALESTINAR ERREFUXIATUAK/LOS REFUGIADOS

Los refugiados y refugiadas de Palestina / Palestinako errefuxiatuak

Lehen arabiar-israeldar gerraz geroztik (1948), Palestina historikoko ehunka mila biztanle eta haien ondorengoak errefuxiatuta bizi dira beren lurraldean bertan edo Ekialde Hurbileko beste herrialde batzuetan, hala nola Sirian, Libanon eta Jordanian.

Gaur egun, 5,6 milioi pertsona bizi dira Siriako gatazka betean setiatutako kanpamentuetan, militarrek blokeatutako guneetan, bonbardaketek suntsitutako hirietan, bizitza duina izateko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituzten kanpadendetan, laguntza humanitarioa iristeko zailak diren lekuetan… Horrelako tokietan bizi dira palestinar errefuxiatuak, duela 70 urte baino gehiago sortutako gatazka politiko batek ustekabean harrapatu zituenetik.

Ordutik, UNRWAren lana errefuxiatuei babesa eta laguntza bermatzea izan da, baita giza garapen osoa erdiesten laguntzea ere, egoerari irtenbide bidezkoa eta behin betikoa ematea lortu arte.


Desde la primera guerra Árabe-Israelí de 1948, cientos de miles de habitantes de la Palestina histórica y sus descendientes viven refugiados dentro de su propio territorio o en otros países de Oriente Próximo, como Siria, Líbano y Jordania.

Hoy son 5,6 millones de personas que viven en campamentos sitiados en pleno conflicto sirio, zonas sometidas a bloqueo militar, ciudades devastadas por los bombardeos, tiendas de campaña desprovistas de las condiciones mínimas para una vida digna, lugares de difícil acceso para la ayuda humanitaria… ésos son los escenarios donde transcurre la vida de la población refugiada de Palestina, desde que un conflicto político les sorprendiera sin previo aviso hace más de 70 años.

Desde entonces, la labor de UNRWA ha sido garantizarles protección, ayuda de emergencia, y ayudarles a alcanzar su pleno potencial de desarrollo humano hasta que se alcance una solución justa y definitiva a su situación.

descubre donde están

Situar a la población refugiada de Palestina en el mapa es vital para visualizar la tragedia de más de 5 millones de personas. Aquí puedes encontrar la localización exacta de los diferentes campamentos de refugiados y su situación actual.

Ver campamentos de refugiados

Bost milioi pertsona baino gehiago / Más de 5 millones de personas

UNRWAren arabera, palestinar errefuxiatua da “1946ko ekainetik 1948ko maiatzera bitartean Palestina historikoa (Israelgo egungo estatua) ohiko bizilekutzat zuena eta gerraren ondorioz etxea eta bizibidea galdu zituena”. Haien ondorengoak ere errefuxiatutzat hartzen ditu Agentziak.

1950ean, UNRWA lanean hasi zenean, 750.000 pertsonak zuten palestinar errefuxiatuaren estatusa. Gaur egun, 5,6 milioi baino gehiago dira errefuxiatu izateari utzi nahi diotenak, eta eskubide osoko herritar bilakatu nahi dutenak.  Bien bitartean, gu gara errefuxiatuen laguntza ia bakarra.


Según UNRWA, se considera persona refugiada de Palestina a aquella “cuyo lugar de residencia habitual, entre junio de 1946 y mayo de 1948, era la Palestina histórica –el actual estado de Israel– y que perdieron sus casas y medios de vida como consecuencia de la guerra. Los descendientes de esta población son también considerados refugiados por la Agencia”.

En 1950, cuando UNRWA comenzó sus operaciones, 750.000 personas tenían el estatus de refugiado de Palestina. Hoy, son más de 5,6 millones las que esperan dejar de serlo para convertirse en ciudadanos de pleno derecho. Hasta que se alcance este objetivo, somos prácticamente su único apoyo.

Munduko errefuxiatu-populazio zaharrena / La población refugiada más antigua del mundo

Munduko errefuxiatuen laurden bat, gutxi gorabehera, palestinar errefuxiatua da; palestinarrek hirurogeita hamar urte baino gehiago daramatzate egoera horretan. Munduko errefuxiatu-populazio zaharrena dira.

Mende erdi baino gehiagoko sufrimenduaren ondoren, palestinar errefuxiatuek beren etxeetara itzuli nahi dute, eta jasaten duten bidegabekeria aitortzea nahi dute. Baina haien egoerari irtenbide bidezkoa eta behin betikoa eman arte, itxaronaldiak ez du amaierarik izango.

Palestinar errefuxiatuek orain aurre egin beharreko erronkak espezifikoak dira, harrera-komunitatearen araberakoak. Palestinako lurralde okupatuan, palestinarren eskubideak etengabe urratuak izaten ari dira blokeoaren eta okupazio militarraren ondorioz. Sirian, ia hamar urte betetzera doan gerra-egoera bati egin behar diote aurre.  Libanon, bizitza sozial, politiko eta ekonomikoaren funtsezko alderdietatik kanpo daude. Jordanian bizi dira palestinar errefuxiatu gehienak, eta horietako askok gobernu-zerbitzuak eta jordaniar hiritartasuna eskura dezakete, baina gutxiengo batzuei eskubideak mugatzen dizkieten lege-murrizketak ezartzen dizkiete.


Aproximadamente una cuarta parte de la población refugiada del mundo es refugiada de Palestina y llevan más de 70 años siendo refugiados. Son la población refugiada más antigua del mundo.

Después de más de medio siglo de sufrimiento, los refugiados de Palestina siguen anhelando el regreso a sus hogares y el reconocimiento de la injusticia a la que viven sometidos. Una espera que no tendrá fin hasta que se encuentre una solución justa y definitiva a su difícil situación.

Los desafíos que enfrentan los refugiados y las refugiadas de Palestina son específicos dependiendo de su comunidad de acogida. En el territorio Palestino ocupado, el bloqueo y la ocupación militar suponen una violación continuada de los derechos de los palestinos. En Siria, se enfrentan a una guerra que dura ya casi una década. En Líbano, están excluidos de aspectos clave de la vida social, política y económica. En Jordania, donde viven la mayor parte de los refugiados y refugiadas de Palestina, aunque muchos de ellos tienen acceso a servicios gubernamentales y ciudadanía jordana, algunas minorías de refugiados de Palestina están sujetos a restricciones legales que limitan sus derechos.