Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Sareak ehunduz

GURE LEHENENGO EGUNA GAZAN

Gaur Gazan sartu gara, Erezeko sarreratik. Jabalia errefuxiatuen kanpamentua izan da gure lehenengo bisita. Jabalia Gazako errefuxiatuen kanpamentuetako handienetariko bat da. Bertan, UNRWAK martxan jarri dituen berdintasunaren aldeko proiektu batzuk ezagutzeko aukera izan dugu. “Baghdad food production unit” bultzatu duten emakumeek argi utzi didate emakumeen jabekuntza lortzeko ezinbestekoa de la independentzia ekonomikoa.

Gazako emakumeak hedabideetan

“Hedabideetan emakumeen inguruan bakarrik martxoaren 8an hitz egiten da”  adierazi du Hassan Jaber kazetariak. Eguerdian UNRWAko berdintasunaren aldeko programaren eskutik mahai inguru batean parte hartzeko aukera izan dugu. Bertan, emakumeen eskubideen inguruan aritu gara ikuspuntu ezberdinetatik: hedabideak, gizarte zibila eta legeak. Hassanak esan duenez, gizarte patriarkalaren ondorioz, hedabideek azaltzen duten emakumeen irudia oso estereotipatua dago, kasu gehienetan rola tradizionaletan erakutsiz. Hassanaren ustez, komunikazioa genero ikuspuntutik lantzeko bi estrategia erabili behar dira: kazetariei formakuntza ematea eta emakume elkarteei hurbiltzea informazioa jasotzeko.

Lege ezberdinetako eragina emakumeen bizitzetan

Zeinab Al-Ghonaimik, “Center for Women´s Legal Research and Consulting” elkartearen zuzendariak,  Gazan eta Zisjordanian legeak ezberdinak izatea arazo larria dela esan du. Gazak Egiptoko legeak indarrean daude eta Zisjordanian, ordea, Jordaniakoak. Horrek eragin handiak dauzka palestinarren eguneroko bizitzan, emakumeengan batez ere. Demagun Gazako emakume batek senarratik dibortziatu nahi duela eta senarra Zisjordaniakoa dela. Ez dago irizpiderik lurralde baten legeak edo besteenak erabiltzeko orduan. Seme-alaben kustodiarekin gertatzen da gauza bera.

Egunaren amaiera

Oso agenda betea izan dugu, eta horregatik arratsaldean elkarrekin denbora pasatu dugu sentsazioak, ideiak eta sentimenduak konpartitzen.