UNRWA Euskadi TV

PALESTINAKO OROIMENA EUSKADIN

Bideo hauek Euskadin bizi diren palestinarren bizitzako istorioak laburbiltzen dituzte, eta jatorritik Euskadin harrera egin arteko migrazio-prozesua kontatzen dute. UNRWA Euskadiren ekimenez sortu zen, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako Palestinako emakume errefuxiatuen ingurumen-arazoei eta eskubideei aurre egiteko narratiba alternatiboak proiektuaren esparruan.

Palestina bertsotan: Euskadin bizi diren Palestinar errefuxiatuen bizitzak elkarbanatzen.

Bideo honek UNRWA Euskadik antolatutako Palestinar eta bertsolarien arteko topaketa laburbiltzen du. Euskadin bizi diren Palestinarren testigantzetatik abiatuz, Bizkaiko hiru bertsolarik bi bertso sorta osatu dituzte gai ezberdinen inguruan.  

Topaketa hau, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako “Narrativas en bertso sobre el impacto de la COVID-19 y la problemática ambiental y de derechos de las mujeres refugiadas de Palestina” proiektuaren baitan gauzatu da.

Elkartasun Ahotsak: Palestina Uhinetan

Radio Show hau ospatu genuen palestinako errefuxiatuen errealitatea gertutik ezagutzeko. Bilboko biztanleengana Palestinako errefuxiatuen egoera humanitarioa hurbildu genuen, Bizkaiko Mohammad Farajallahen bizitzaren historia bertatik bertara ezagutzeaz gain, Afrika Bibang-en zuzeneko musika entzun genuen, hori guztia Betto Snayk dinamizatuta.

Zuk. UNRWA Euskadiren laburmetraia

“Zutik” animaziozko laburmetraiak Betleemera garamatza, Palestinako Lurralde Okupatura, Inas Sawal protagonistaren eskutik. Inas Palestinako errefuxiatua eta gazte korrikalaria da. Ezbeharren aurrean duen gainditze gaitasun istorioa Palestinako beste emakume errefuxiatu batzuen bizitzan oinarritzen da, desplazamenduak, okupazioak eta indarkeriak markatuak daudenak. Film labur honekin UNRWA Euskadik euskal gizarteak Ekialde Ertaineko eta bereziki Palestinako errefuxiatuen inguruan dituen aurreiritzi eta estereotipoak desegiten lagundu nahi du.

Estereotiporik gabeko oihalak: Palestinako emakume errefuxiatuen errealitateak marrazten”

Arte tailerraren laburpen bideoa. Bideo honetan hurbilagotik ezagutu 2021ean Gipuzkoan burutu dugun “Artearekin heziz: Palestinako emakume errefuxiatuen eskubideak, ingurumen-arazoak eta GJHk landuz” proiektua. Proiektu honen baitan, hainbat prestakuntza-saio antolatu ditugu EHUko HEFA fakultatean, eta arte arloko pertsonei zuzendutako arte tailer bat Tabakaleran. Bideoan tailerreko unerik esanguratsuenak, Palestinako Manar Zuabi artistaren hitzaldia, Palestinako emakume errefuxiatuen errealitatea islatzen duen muralaren sortze prozesua eta parte-hartzaileen iritziak biltzen dira. Proiektu hau UNRWA Euskadik burutu du eta Kutxa Fundazioak emandako finantzaketari esker egin ahal izan da.