Errefuxiatuen Eskubideak
UNRWAren helburu nagusietako bat errefuxiatuen eskubideen erabateko errespetua lortzea da, nazioarteko legediak bermatzen duen bezala. Horregatik, horiek babestea eta defendatzea UNRWAren zeregin garrantzitsua da, eta, horrez gain, errefuxiatuen beharrak asetzea hainbat arlotan, laguntza humanitarioaren eta garapenaren arloan, hezkuntzaren eta osasunaren arloan, edo gizarte- eta larrialdi-zerbitzuak ematearen arloan, zehazki.
Agentziak Palestinako errefuxiatuen eskubideei buruzko informazioa sustatzen du, eskubide urratzearen salaketa, jarraipena eta agintariekin esku-hartzea eginez. Gainera, palestinar guztien auziari konponbide justua eta behin betikoa emateko premia azpimarratzen du nazioarteko komunitatearen aurrean.
EGUNEROKO KONPROMISOA
Agentziak errefuxiatuen segurtasuna eta duintasuna zaintzen ditu, baita Agentziarentzat lan egiten duten langileena ere. Bestela, komprometitutako zerbitzuak ematea ezinezkoa litzateke.
Ildo horretan, hezkuntza instalazio guztietan indarkeriarik gabeko giroa ziurtatzeko lan egiten da, giza eskubideen eta tolerantzia-programaren bidez norbanakoen eskubideen ezagutza eta errespetua sustatuz UNRWAko eskoletan.
Era berean, genero-indarkeriako eta haurren abusu gertakariak prebenitzeko eta horiei erantzuteko neurriak hartzen dira. Erantzukizun hori Agentziako langileek dute, eta haiek jarduten dute eta informazioa ematen dute edozein gertakari garrantzitsuren aurrean.