7 HAMARKADAKO KONPROMISOA

Palestinar errefuxiatuen tragedia 1948an hasi zen. Urtebete geroago, UNRWA sortu zen, gatazkak kaltetutako herritarrei laguntzeko.  Herritar horiek beren etxeak eta bizimoduak galdu baitzituzten egun batetik bestera.  UNRWAk milioika pertsonari laguntzeko konpromisoa du. Izan ere, gure laguntzarik gabe, oinarrizkoena ere faltako lukete pertsona horiek: elikagaiak, aterpea, osasuna, hezkuntza, babesa… eta, garrantzitsuena, duintasuna.

Gaur egun, 5,6 milioi pertsona bizi dira Siriako gatazka betean setiatutako kanpamentuetan, militarrek blokeatutako guneetan, bonbardaketek suntsitutako hirietan, bizitza duina izateko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituzten kanpadendetan, laguntza humanitarioa iristeko zailak diren lekuetan… Horrelako tokietan bizi dira palestinar errefuxiatuak, duela 70 urte baino gehiago sortutako gatazka politiko batek ustekabean harrapatu zituenetik.

Ordutik, UNRWAren lana errefuxiatuei babesa eta laguntza bermatzea izan da, baita giza garapen osoa erdiesten laguntzea ere, egoerari irtenbide bidezkoa eta behin betikoa ematea lortu arte.

 

UNRWA?

Ezagutu nor garen.

ZER DA UNRWA

Ezagutu nor garen.

ZER EGITEN DUGU ERREFUXIATUEN ALDE?

Elikadura

Oinarrizko elikagaiez hornitzen ditugu.

Hezkuntza​

Etorkizun bidezkoago baterako eskolatzen ditugu.

Osasuna​

Osasun-arreta pertsona guztietara heltzen dela ziurtatzeaz arduratzen gara.

Edateko ura​

Edan daitekeen ura denentzat eskuragarri izatea bermatzen dugu

Aterpea​

Babesleku bat izateko oinarrizko eskubidea babesten dugu.​

Osasuna​

Diru-sarrerak sortzeko aukera jasangarriak eskaintzen ditugu.

Aterpea​

Babesleku bat izateko oinarrizko eskubidea babesten dugu.​

Laguntza humanitarioa eta larrialdietarako laguntza​

Hil ala biziko laguntza ematen diegu premia gehien dutenean.

Genero-programa​

Genero-berdintasuna sustatzen dugu.

Laguntza psikosoziala​

Laguntza psikosoziala ematen dugu.

Babestea​

UNRWAren lanaren zereginetako bat da babesa ematea.

Mikrofinantzaketa

Diru-sarrerak sortzeko aukera jasangarriak eskaintzen ditugu.