Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Sareak ehunduz

GAZAKO EMAKUMEEN OSASUNA ETA ENPLEGUA

Gaur izan da gure azken eguna Gazan eta emakumeen egoera hobeto ezagutzeko aukera izan dugu, batez ere osasun eta lan merkatuaren arloan. “Beach” errefuxiatuen kanpamentuko osasun zentrora abiatu gara. Zentro horretan egunero medikuek 1.000 paziente artatzen dituzte. Gaza jasaten ari den egoera politikoak eragin handia dauka errefuxiatuen osasunean, batez ere emakumeengan.

Gainera, emakumeen aurkako indarkeria arazo larrienetariko bat da. “Beach”eko osasun zentroan, indarkeria tratatzeko martxan jarri duten sistema integralaren inguruan aritu gara. Kasu gehienetan inportanteena indarkeria detektatzea da. Horretarako UNRWAko osasun zerbitzu guztietan indarkeriaren gaia zeharkatu egin da, eta formakuntza eman die medikuei ondo detektatzeko.

Bestalde, gaur goizean Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantziatutako Emakume Gazte liderren Programako partaide batzuekin egon gara.  Programaren helburua emakume gazteen sarrera erraztea da lan merkatura, formakuntza eta enpreseetan eta erakundeetan praktiken bidez. Bileran parte hartu duten gazteek kondatu didate programa horrek muga psikologikoak apurtzen lagundu diela, etxetik irteteko aukera eman diela eta orain konfiantza gehiago daukatela.

Jerusalemen berriro

Gazan bi egun eta erdi eman ondoren, emakumeen eskubideen alde lan egiten duten elkarteen esfortzutik eta ilusiotik ikasten, arratsaldean Jerusalemera bueltatu gara. Emozio eta kontraste gehiegi bizi ditugu bi egun hauetan, zaila da guztiontzak blog honetan ondo agertzea.