Sintoniza Palestina - Unrwa Euskadi

Sintoniza Palestina

2023 urtean UNRWA Euskadi Gipuzkoako 3 herritan aritu da lanean Palestinako errefuxiatuen errealitatea Bigarren Hezkuntzako bi ikastetxeetako eta Musika Eskola bateko kideei gerturatu asmoz.

“Sintoniza Palestina: Giza eskubideen alde eta Palestinako errefuxiatuen eta Garapen Jasangarriko Helburuen aurrerapenaren alde mobilizatuz” proiektuaren baitan egin da. Proiektuaren helburu nagusia Palestinako errefuxiatuen egoeratik abiatuta, gipuzkoarrek Giza Eskubideen inguruan duten kontzientzia kritikoa eta mobilizazio-gaitasuna indartzea izan da.

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko dirulaguntza bati esker burutu ahal izan da.

Gipuzkoan, non egon gara zehazki?

Sintoniza Palestina - Unrwa Euskadi

Zarautz

Lizardi BHI ikastetxean izan ginen 2023ko udaberrian. Ikastetxe honekin jada elkarlan proiekturen bat egina genuen aurretik, eta ikastetxeak beste behin gurekin elkarlanean saio batzuk antolatzeko interesa agertu zuen. DBH3ko irakasle eta ikasleekin formakuntza saio batzuk antolatu genituen eta ikasleek aukera izan zuten Palestinako errefuxiatuen errealitatea Podcast formatuan lantzeko.

Villabona

Erniobea BHIk bigarren aldiz ireki zizkigun ikastetxeko ateak. 2023ko urrian antolatu genituen DBH4ko irakasle eta ikasleei zuzendutako saioak. Momentu horretan Gazako Zerrendan erasoaldi militar bat jasaten ari ziren, egoera humanitarioa geroz eta larriagoa zen eta saioetan somatu zen gaia pil-pilean zegoela eta testuingurua ondo ulertzea garrantzitsua zela, ikasleek sortuko zuten podcast-ean egoera ondo azaldu ahal izateko.

Sintoniza Palestina - Unrwa Euskadi
Sintoniza Palestina - Unrwa Euskadi

Donostia

Proiektu honetan, lehen aldiz, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolarekin lan egiteko aukera izan dugu. Bertako irakasle batzuk Palestinari buruzko abesti bat sortu zuten uda amaieran eta behin partiturak, letrak eta doinuei forma emanda, eskolako Banda Gazte, Orkesta Gazte eta Big Combok abestia ikasi zuten abenduan jende aurrean jo eta abestu ahal izateko. Horretaz gain, ikasleei zuzenduriko bi saio antolatu genituen. Lehenengoa, emanaldi aurretik, Palestinako testuingurua hobeto ezagutzeko. Eta bigarrena, emanaldi ondoren, elkartruke saio bat eginaz Palestinako beste musika eskola batekin.

Egindako Lanak

Proiektu honen baitan egindako lanak, non ikusi/entzun daitezke?

Atal honetan, proiektu honetan parte hartu duten bi ikastetxe eta musika eskola batek egindako lanak ikusi eta entzun ditzakezue:

1
Lizardiko ikasleek egindako podcast-a.

2
Erniobeako ikasleek egindako podcast-a.

3
Musika eskolako irakasleek sortutako abestia, Banda Gazte, Orkesta Gazte eta Atotxako Bigo Combok interpretatua.

Sintoniza Palestina
Play Video

4
Abenduan Donostiako Intxaurrondo kultur etxean antolaturiko ekitaldia laburtzen duen bideoa.

PALESTINAKO ERREFUXIATUEN EGOERARI BURUZ GEHIAGO JAKIN NAHI DUZU?

Palestinako errefuxiatuen egoera sakonago ezagutzeko, sartu UNRWA Euskadi eta UNRWA Españaren web orrietan:

ESKERRAK

Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu honetan parte hartu duten guztiei; ikastetxeetako eta musika eskolako irakasle eta ikasleei eta Mohammad Farajallah-i. Eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiari ere, jasotako dirulaguntzari esker burutu ahal izan baita proiektu hau. 

Diputación Foral de Gipuzkoa