UNRWA Euskadik “Gaza: egun bat 360ºtan” errealitate birtualeko bideoa aurkezten du.
Gazan bizi diren Palestinako errefuxiatuen errealitatea bertatik bertara ezagutu nahi duzu? Jantzi betaurrekoak! 5 minutuko 360º bidai birtual honetan Gazako neska gazte baten egunerokora gerturatzeko aukera izango duzu. Bertan paisaiak, jendea eta gaur egungo errealitatea bertatik bertara ikusiko duzu.
Malak-en istorio osoa ezagutzeko, sartu undiaengaza.es!
Gainera, errealitate birtualeko betaurrekoekin gidatutako paseak izango ditugu, honako leku eta data hauetan:
- Erandio, Josu Murueta Kultur Etxea, Azaroak 22an
- Bilbao, Yimby Street Iparraguirre, Azaroak 26an
- Agurain, ZabalArte, Abenduak 1ean
- Basauri, Marienea, Abenduak 15ean
- Asteasu, Abenduak 22an
Jarduera honek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza du.