Abenduaren 12an, UNRWA Euskadik “Euskadiko Komunitate Palestinarraren Memoriaren Kartografia” izeneko azterlana aurkeztukodu, UNA gestión y comunicaciónkoltsultariekgaratua. Bertan, jatorri palestinarreko errefuxiatuak eta errefuxiatuak ez direnak Euskadin kokatzeko prozesua, migrazio-ibilbidea eta abiapuntuko baldintzak aztertzen dira.
Azterlan hori egiteko, Palestinako lurralde okupatutik (Zisjordania eta Gazako zerrenda) eta Libanotik etorritako lau gizonen, bai eta Bizkaian jaiotako emakumebaten, ama eta aita Palestinakoak dituenak, parte hartzearekin kontatu da. Era berean, ZAS! -eko, Euskadiko Zurrumurruen Aurkako Sarea, bost gizarte-erakunderen ekarpenak jaso dira, errefuxiatuekin eta/edo migratzaileekin lan egiten duena.
Bilboko Udalarekin antolatutako aurkezpen-ekitaldian honako hauek parte hartuko dute: UNRWA Euskadi,Lurralde Palestinar Okupatuaren testuinguru humanitarioa aztertuko duena; Miriam Alonso, ikerketaren egilea,Genero eta Garapenean aditua den aholkularia, eta Mohammad FarajallahEuskadin bizi denpalestinarraeta ikerketaren protagonistetako bat, bere migrazio-prozesuari eta Euskadin izandako harrerari buruz hitz egingodiguna.
Ekitaldi hau UNRWA Euskadik Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantza-laguntzarekin garatutako sentsibilizazio-proiektu baten barruan kokatzen da.