Palestinako errefuxiatuekin

UNRWA EUSKADIK INSTALAZIO ARTIBISTA BAT ANTOLATU DU IRANTZU LEKUEREKIN BATERA, PALESTINAREKIKO ELKARTASUNAREN EGUNA DELA ETA

UNRWA EUSKADIk instalazio artibista bat aurkeztu zuen azaroaren 29an Boulevardean, Donostiako Kioskoaren ondoan, Palestinako errefuxiatuen giza eskubideen defentsan mobilizatutako euskal herritarrak eraikitzen laguntzeko.

Irantzu Lekuerekin, Zurriola Ikastolako Batxilergoko gazteekin eta EASO Politeknikoaren Hezkuntza eta ingurumen-kontrola moduluko gazteekin lankidetzan, instalazio artistiko bat jarri zen zuzenean Palestinako errefuxiatuen errealitatera hurbiltzeko.

Ekitaldi hau aukera paregabea da elkartasun- eta sormen-ekitaldi batean bat egin dezagun. Ekintza artibistaren helburua da Palestinako errefuxiatuen egoerari buruz sentsibilizatzea eta gazteak gizarte-aldaketarako eragile bilaka daitezen animatzea.

Jarduera artibista hau Gipuzkoako Foru Aldundiak eta elankidetzak (Eusko Jaurlaritzaren Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentzia) finantzatutako “Gazte artibistak Euskadin: Palestinako errefuxiatuen ingurumen-eskubideen aldeko ekintza” proiektuaren barruan kokatzen da.