Palestinako errefuxiatuekin

AZTEAZKENA - 10.06.2026
Hernani, Gipuzkoa

Emakume palestinarrek ingurumen-justiziaren eta lurraren defentsan duten paperari buruzko ekintza artibista 

Parte-hartze prozesu baten bidez, “Gazte Artibistak” proiektuak ikasleei beren inguruan aldaketak sortzen nola lagun dezaketen hausnartzera gonbidatzen die.

Prozesu honen emaitza gisa, Hernaniko Institutuko DBHko 4. Mailako ikasleek, Frida y Punto muralistarekin batera, ekintza artibista bat egingo dute, mural baten sorkuntzarekin amaituko dena. Bertan, beren ideiak, kezkak eta proposamenak gizartearekin partekatuko dituzte, artea adierazpen eta komunikazio tresna gisa erabiliz. 

Entzuteko eta aldaketaren parte izateko gogoa duten gazteek sortutako proposamen hau ezagutzera eta bertara hurbiltzera gonbidatzen zaitugu. 

Ekitaldiaren informazio zehatza: 
🗓️ Ekainak 10, asteazkena 
🕒 09:00etatik 14:00etara 
📍Latxunbe auzoko futbol zelaia: Urbieta kalea 16.