Palestinako emakume errefuxiatuen errealitatea gerturatu asmoz, UNRWA Euskadik erakusketa interaktibo bat sortu du hainbat udalerritan ikusgai egongo dena. Abenduaren 12tik 23ra bitartean Zizurkilen egongo da eta bertara gerturatzen direnek aukera izango dute EAEn bizi diren Palestinarren testigantzak entzuteko, estereotipoen inguruan hausnartzeko, Gaza eta Zisjordaniako emakumeen bizi istorioak entzuteko eta baita proiektu honen baitan EHUko ikasleek eta Tabakalerako arte tailer bateko partaideek egindako lanak ikusteko.
Gerturatu zaitez Palestinara!