Apirilaren 3tik 28ra, komikiaren erakusketaz gozatu ahal izango duzu: AHLAM, bizitza batekin amestuz”. Susana Martín eta Cristina Buenoren komiki bat UNRWA Euskadirentzat. Libanoko Palestinako emakume errefuxiatuen egoera hurbilagotik ezagutu ahal izango duzu.
Komikiaren bineten bidez, protagonisten istorioak ikusiko ditugu, Palestinako errefuxiatuek Libanon bizi duten egoera aztertuz. Indarkeriak, prekarietateak, pobreziak eta eskubiderik ezak baldintzatzen dituzte haien bizitzak.
Sarrera librea eta doakoa da.