UNRWAren, eskutik eta Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlanean, Palestinako errefuxiatu siriar den Aeham Ahmad , Yarmoukeko piano-jolea izenez ezagutua, Donostiara iritsiko da, musika, ahots, babes eta itxaropen bihurtzen den kontzertua eskaintzera.
Yarmoukeko (Siria) errefuxiatuen kanpalekuan jaio eta hazi zen Aeham, eta nazioarteko aitortza lortu zuen bere pianoaren doinuek gerrako hondakinen artean entzun zirenean, bakearen eta gizatasunaren mezua munduari helaraziz.
Kontzertu honetan, Aehamek bere konposizioen bidez bidaia emozional bat proposatzen digu: gerrak, erbesteak eta berreraikuntzak markatutako esperientzien ibilbidea, Palestinako errefuxiatuen bizitzaren isla.
Emozioz beteriko gaua izango da, non musika duintasunaren, oroimenaren eta itxaropenaren hizkuntza unibertsala bihurtzen den.
🗓️ Azaroaren 27a · 18:30ean · Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoa (Gipuzkoa). Sarrera Alderdi Ederretik, ljentea 1.
🎟️ ️ Sarrera doan. Aurrez izen-ematea beharrezkoa ( edukiera mugatua)
👉 Eman izena esteka hontean.
https://buytickets.at/unrwaeduca/1942804
Informazio gehiago: 659 973 241
