Urriaren 9an, osteguna, Gasteizko Artium Museoan “Palestinako Bizitzaren Defendatzaileak: Justiziaren aldeko Ahotsak” nazioarteko hitzaldia egingo da.
Ia bi urtez, bizitza eta nazioarteko zuzenbidearekiko mespretxu izugarria ikusi dugu Palestinako lurralde okupatuan. Gaur, inakzio luzearen eta zigorgabetasunaren ondorio latzei egin behar diegu aurre. UNRWA Euskadik antolatutako topaketa honek kazetaritzako, nazioarteko zuzenbideko eta Palestinako gizarte eta ingurumen aktibismoko adituak bilduko ditu. Topaketa honen helburua Palestinako egungo errealitatea aztertzeko gakoak eskaintzea da, egiza eskubideen eta justiziaren defentsa sustatzeko.
Hizlariak:
Abeer Al Butmeh, Ingurumenaren Defentsarako Palestinako GKEen Sarearen koordinatzailea, PENGON-Friends of the Earth Palestine.
Tamam Abusalama, Jabaliako errefuxiatu-esparruaren jatorrizko komunikazioko profesionala, Gazako zerrendan (Palestina). Gaur egun Bruselan bizi da, eta han ere mugimenduan dauden pertsonen eskubideak defendatzen ditu.
Teresa Aranguren Kazetaria eta idazlea Ekialde Hurbilean espezializatua
Felipe Gómez Isa Nazioarteko Zuzenbide Publikoko katedraduna Deustuko Unibertsitatean
Moderatzailea: Usoa Zubiria, TVEko kazetaria.
Data: 2025eko urriak 9, osteguna
Ordua: 18:00
Lekua: Artium Museoko Auditorioa, Vitoria-Gasteiz
Nahitaezko izen-ematea: https://buytickets.at/unrwaeduca/1874677
Zure zain gaude!
