Palestinako errefuxiatuekin

OSTIRALA - 2024.10.25
Marienea, Basauriko Emakumeen Etxea, Kareaga Goikoa 54, Basauri.

Palestinako emakume errefuxiatuen istorioak: hitzaldia eta erakusketa 

Urriaren 25an Marienean, Basauriko Emakumeen Etxean, Suha Najjar errefuxiatu palestinarra entzuteko aukera izango dugu. Suha Najjarrek bere testigantza partekatuko digu, okupaziopean emakume palestinarra izateak zer esan nahi duen azalduz.   

Hitzaldi hau Ahlam, bizitza batekin amestuz komikiaren erakusketaren amaiera ekitaldiaren barruan kokatzen da. UNRWA Euskadik Susana Martín eta Cristina Bueno ilustratzaileekin eginiko komiki honetan Libanoko Palestinako emakume errefuxiatuen errealitatera hurbildu gaitezke. Komikian, Libanon emakume eta errefuxiatu izateak egunerokoan nola eragiten dien, zein erronka eta oztopo dituzten ikus daiteke.    

 Erakusketa urriaren 25tetik azaroaren 4rarte  egongo da ikusgai Marienean, 9.30tik 14:30tara eta 16:00tik 20:30etara (astelehenetik ostegunera) eta ostiraletan 9.30tik 14:30tara. Sarrera doakoa da. 

Hitzaldira joan nahi izanez gero, izena eman dezakezu 946124102 telefonoan edo marienea@basauri.eus helbide elektronikoan. 

Zure Zain Gaude!