Palestinako errefuxiatuekin

ASTEARTEA - 25.10.07
Kulturarteko Plaza Feminista, Florida 28. Hernani 

PALESTINAKO EMAKUMEAK. BIZITZAREN ALDEKO AHOTSAK 

UNRWA Euskadik Palestinako Emakumeak. Bizitzaren aldeko ahotsak hitzaldia antolatu du datorren urriaren 7rako Hernaniko Emakumeen Etxean. 
 
Topaketa honetan Abeer Al Butmeh ingurumen-ingeniariak hartuko du parte, “Ingurumenaren Defentsarako Palestinako GKEen Sarearen” (PENGON-Friends of the Earth Palestine) koordinatzailea. Gainera, tokiko eta nazioarteko gizarte eta ingurumen sare ugaritako kide aktiboa da. Bere lana ezagutuko dugu, Palestinako lurralde okupatuan egindako ingurumen-urraketak ikusaraztea, baita emakumeak ahalduntzea ere, energia berriztagarrien, uraren kudeaketaren eta nekazaritza jasangarriaren proiektuetan protagonista izan daitezen. Berarekin, okupazioaren eragina aztertuko dugu, eta ekozidioaren aurkako erresistentzia-estrategiak azalduko ditu, elikadura-subiranotasuna ardatz duten tokiko ekimen palestinarrak nabarmenduz. 
 

🗓️ Asteartea, 2025eko urriak 7 

⏰ Ordua: 18:30 h  

📍 Lekua: Kulturarteko Plaza Feminista, Florida 28. Hernani 
 

Zure zain gaude!