UNRWA Euskadik Palestinako Emakumeak. Bizitzaren aldeko ahotsak hitzaldia antolatu du datorren urriaren 10erako.
Topaketa honetan bi emakume palestinarrek hartuko dute parte, Abeer Al Butmeh ingurumen-ingeniariak eta, gaur egun, “Ingurumenaren Defentsarako Palestinako GKEen Sarea” (PENGON-Friends of the Earth Palestine) eta Tamam Abusalama, Jabaliako errefuxiatuentzako eremuan (Gaza) jatorria duen komunikazioko profesionala. Bruselan bizi da, eta migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen defentsan lan egiten du.
Abeer Al Butmeh, okupazioaren eragina aztertuko du eta ekozidioaren aurkako erresistentzia estrategia ezberdinak azalduko ditu, elikadura subiranotasunean oinarritutako tokiko ekimen palestinarrak nabarmenduz. Bestalde, Taman Abusamala kazetari palestinarrak tratamendu mediatikoari, deshumanizazioari eta Palestinari buruzko kontakizunak Europan eraikitzeko moduari buruzko gakoak emango ditu.
Data: 2025eko urriak 10, ostirala
Ordua: 18:00
Tokia: Jubilatuen Aretoa, Bilar (Arabako Errioxa)
Nahitaezko izen-ematea: https://buytickets.at/unrwaeduca/1875667
Zure zain gaude!
