Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
ASTELEHENA . 2024.06.03
Ekogune, Gatzarriñe 4 Sopela

Palestinako sukaldaritzako tailerra “Ahanztunaren aurkako errezetak” 

Ba al zenekien sukaldaritza-jakintzak transmititzea erresistentzia-tresna garrantzitsua dela Palestinako errefuxiatuentzat? 

Iazko udan, UNRWA Euskadi Libanora joan zen, Palestinako gastronomiari buruzko errezeta-liburu bat sortzeko asmoz. Astebetez, Burj Barajneh eta Shatilako kanpamentuetan bizi diren 12 emakume errefuxiatu palestinarrekin lan egin genuen “Ahanzturaren aurkako errezetak: Palestinako emakume errefuxiatuekin Libanon sukaldatzen” errezeta liburuan isladatzen diren 26 platerren errezetak osatzen. Liburua sortzeko Basque Culinaryren Center laguntza ere izan dugu. 

Liburu honetan jasotako errezetak dira, hain zuzen ere, datorren ekainaren 3an hurbildu nahi dizkizugunak  Sopelan izango ditugun Palestinako Sukaldaritza tailerrean.  

Tailerrean, Mohammed Farajallahren sukaldari palestinarraren eskutik, errezeta-liburuan jasotako plater batzuk egin eta daztatu ahal izango ditugu, Palestinako sukaldaritzako osagai tipikoz eta platerren esanahiari buruz ikasten dugun bitartean. 

Sukaldea ere, aitzakitzat izango dugu, Libanoko errefuxiatu palestinarren eskubideei, elikagaien segurtasuna eta iraunkortasun ekologikoari buruz hitz egiteko.  

Izena ematea eta informazio gehiago jasotzeko : ingurumena@uribekosta.eus 

Azkar ibili, plazak mugatuak dira eta! 
 
Zure zain gaude! 

Ahanzturaren aurkako errezeta-liburua doan deskargatu nahi baduzu hemen klikatu.