Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

GIZA ESKUBIDEAK ETA ARTIBISMOA

UNRWA Euskadik Gipuzkoako herrietan artibismo ekintzak burutu ditu 3 ikastetxeekin elkarlanean. Ekintza hauek ikasleekin buruturiko tailer ezberdinen emaitza izan dira.  

Azken hilabeteetan Arrasaten, Zarautzen eta Donostian 15-18 urteko gazteekin lanean aritu gara, zehazki Arrasate BHIko arte batxilergoko 2.mailako ikasleekin, Zarautzeko La Salle ikastetxeko DBH3 eta DBH4ko ikasleekin, eta Donostiako Zurriola ikastolako DBH3ko ikasleekin.  

Saioetan Palestinako errefuxiatuen errealitatea gertutik ezagutu dute ikasleek, zuzeneko testigantza bat entzuteko aukera izan dute eta okupazioak ingurunean eta baliabide naturalak eskuratzeko garaian duen eraginari buruz informazioa eskuratu ahal izan dute. Informazio horiek abiapuntu hartuta, ekintza artibista bat diseinatu dute taldean  ikastetxe bakoitzean Irantzu Lekue artistaren bidelaguntzapean.  

Donostian, Zurriola ikastetxean bertan burutu da ekintza, ekainaren 11an jarriz ikasleek buruturiko artelana ikastetxeko pasiluetan.  

Arrasateren kasuan, artibismo ekintza, herrian barrena eginda, herriko puntu ezberdinetan ikasleen artelanak ikusgai jarriz. Ekintza ekainaren 20an burutu zen, Errefuxiatuen Nazioarteko egunean, eta egun horretan ikastetxean bertan ikasten duen Palestinako ikasle batek ere parte hartu zuen herrian zehar eginiko ibilbidean.  

Zarautzen bi ekintza antolatu dira; lehena ikastetxean bertan, ekainaren 6an. Eta bigarrena, herriko 4 puntu ezberdinetan, ekainaren 13an. Bi ekintza artistikoak errefuxiatu palestinarrei ura eskuratzea ukatzeari buruzkoak izan ziren.

Tailer eta ekintza hauek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2023ko dirulaguntza deialdietako dirulaguntzei esker buru ahal izan dira.