Martxoaren 16an Muskizko udal liburutegian Susana Martinek eta Cristina Buenok UNRWA Euskadirentzat egindako “AHLAM, bizitza batekin amestuz” komikian oinarritutako erakusketa aurkeztu zen. Erakusketa osatzen duten binetetan Libanoko emakume errefuxiatuen istorioak irudikatzen dira.
Erakusketa martxoaren 6tik 30era bitartean ikusi ahal izango dute Muskiko herritarrek, udal liburutegian.
Aurkezpenean 17 pertsona inguru izan ziren eta bertaratutakoek Palestinako emakume errefuxiatuek Libanon bizi duten errealitatea eta eskubiderik gabeko leku batean bizitza nolakoa den ezagutzeko aukera izan zuten, kontuan izan behar baita Palestinako errefuxiatuak Libanon ez direla hiritar gisa onartzen.
Ekitaldian, bideo baten bidez, bertaratutakoek Rawaaren testigantza entzun ahal izan zuten. Rawaa Palestinako emakume errefuxiatu bat da, Libanoko Palestinako errefuxiatuentzako kanpamentu batean hazi eta bizitakoa. Komikiko protagonistek bezala, Rawaak ere lehen pertsonan kontatu zituen emakumeek bertan egunero dituzten zailtasunak eta oztopoak.