Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Musikarekin zubiak eraikiz

Pasa den maiatzaren 17an Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleek webinar saio bat izan zuten Ramallahko Barenboim – Said musika zentroarekin. Saioaren helburu nagusia elkar ezagutzea izan zen, eskola bakoitzak musika alorrean egiten duen lana elkarbanatzea eta Palestinan eta Ramallahn momentu honetan bizi duten egoera lehen ahotsetik entzutea. Saioari esker, Ramallahn zentro honek musikaren alorrean egiten duen lana ezagutu ahal izan zuten donostiarrek, nola funtzionatzen duen, zein instrumentu erakusten dituzten eta testuingurua kontuan izanik, zein erronkei egin behar dieten aurre. Elkarrizketaz gain bi eskoletako ikasleek elkarri abesti batzuk jotzeko aukera izan zuten, uhinen bidez, musika soinuak helaraziz eta musikaren bitartez zubiak eraikiz.

Ekintza hau Gipuzkoako Foru Aldundiak 2022ko deialdian finantziatutako proiektu baten barruan txertatu da.