Azaroaren 27an, eta azaroaren 29an ospatzen den Palestinako Herriarekiko Nazioarteko Elkartasun Egunaren harira, Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoak Musiqa: Palestinatik mundura kontzertua jaso zuen. Protagonista Siriako palestinar errefuxiatu pianojolea Aeham Ahmad izan zen, nazioartean Yarmoukeko pianistatzat ezaguna. Gerra garaian, bere pianoa kalera atera zuen erresilientzia-eta itxaropen-ekintza gisa, eta, horri esker, musikaren eta giza duintasunaren botere eraldatzailearen mundu-ikur bilakatu zen.
Aretoa bete egin zen, eta bertaratutakoek Aeham-eko hainbat konposizio entzun ahal izan zituzten, gerrak, erbesteak eta itxaropenak markatutakoak. Musikaren bidez, urteetako biolentziatik bizirik atera direnen bizitza zeharkatu zuen publikoak, Siria suntsituan eta, bereziki, Yarmouken: hiri-kanpamentua hondamendira eta setiora kondenatua, eskasiara, gose-egoerara eta, gaur egun Gazan gertatzen den bezala, suntsipen masibora eta galerarik gogorrenetara.


Kontzertua musikari, babesari eta bake-kulturari eskainitako ziklo baten amaiera izan da. UNRWA Euskadik, Donostiako Musika eta Dantza Udal Eskolarekin elkarlanean, antolatu du, eta gatazka-testuinguruetan musikak duen eginkizunaz hausnartzeko aukera eman du, baita Siriako Palestinar errefuxiatuen egoera ezagutarazteko ere. Herrialdea hamahiru urte baino gehiago daramatza gatazkan murgilduta, eta Palestinako errefuxiatuen %95ek laguntza humanitarioa behar dute bizirik iraun ahal izateko. Zikloak, gainera, pianistaren eta Donostiako Musika Eskolako ikasleen arteko topaketa baten bitartez, bere historia eta musikaren zein erbestealdiaren inguruko ikuspegia gertutik ezagutzeko aukera paregabea.
Jarduera hauek “Siriako Palestinako emakume errefuxiatuen ahultasuna murrizteko ahalduntze-estrategiak” proiektuaren baitan kokatzen dira; elankidetza – Euskal Kooperazio eta Elkartasun Agentziak finantzatutako ekimena.