Palestinako errefuxiatuekin

Palestinako emakume errefuxiatuak Libanon: mugak zeharkatzen dituzten istorioak 

UNRWA Euskadik Palestinako emakume errefuxiatuei ahotsa ematearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, haien istorioak kontatzea eta aitortzea merezi baitute. Horregatik, 2024an zehar, hainbat jarduera garatu ditugu euskal herritarrei Libanon dauden Palestinako emakume errefuxiatuen errealitatea hurbiltzeko. Errealitate hori, hain zuzen, luzaroan erbesteratu izanak, eskubideen urraketak eta emakume eta errefuxiatu izateagatik jasaten duten diskriminazio bikoitzak markatzen dute. 

Hilabete hauetan, “Ahlam, bizitza batekin amestuz”  komikia Arrigorriaga eta Basauriko Emakumeen Etxeetara eramateko aukera izan dugu. Bertan, solasaldiak antolatu ditugu, Suha Nadjjar Palestinako errefuxiatuaren partaidetzarekin. Suhak ,bere bizitzaren historia partekatu zuen gurekin eta nola okupazioak Palestinako emakumeen eguneroko bizitza balditzatzen duen gaiari buruz Hitz egin genuen. 

Aldi berean, antzerki sozialeko hiru tailer egin ditugu, Eneritz Artetxe eta María Urcelay antzerkigile eta hezitzaileek dinamizatuak. Sorkuntza-gune horiek UPV/EHUren Esperientzia Geletan garatu ziren, Arabako eta Gipuzkoako campusetan, eta Muskizen (Bizkaia), udalerriko Berdintasun Sailarekin elkarlanean. 

Antzerkia oso tresna baliagarria izan da gogoeta egiteko, enpatizatzeko eta beste errealitate batzuetara hurbiltzeko. Esperientzia horietatik eta talde-lanetik abiatuta, ikasleek hainbat testu sortu zituzten eta “Palestinatik Libanora: Ahotsak agertokian, Guztia Kontatzeko” libretoan bildu ditugu. Libretoa esteka honetan doan deskarga daiteke. 

Azkenik, beste behin ere eskerrak eman nahi dizkiegu prozesu honetan parte hartu duzuen guztiei. Eskerrik asko parte hartzeagatik, eta istorio hauek gure inguru hurbilenera hurbiltzen laguntzeagatik. Eskerrik asko, halaber, zuen aletxoa mundu bidezkoago bat eraikitzen laguntzeagatik. 

Jarduera horiek “Libanon Palestinako emakume errefuxiatuen kalteberatasuna murrizteko ahalduntze-estrategia – IV. fasea” proiektuaren barruan sartzen dira, eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak 2023ko deialdian finantzatutako proiektua da.