Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Palestinako sukaldaritzako tailerrak: “Ahanzturaren aurkako errezetak”


UNRWA Euskadin lanean jarraitzen dugu Palestinako sukaldaritza-tradizioa zabaltzeko. Helburu horrekin, ekainean zehar bi tailer gastronomiko egin ditugu Markina-Xemeinen eta Sopelan. Bertan, eta Mohammed Farajallah sukaldari amateur palestinarraren eskutik, Palestinako sukaldaritzako tailerra “Ahanzturaren aurkako errezetak: Palestinako emakume errefuxiatuekin Libanon sukaldatzen” errezeta liburuan jasotako plater batzuk egin eta dastatu genituen. Hain zuzen ere, fatoush, falafel, humus, maqloba edo kanafeh-a errezeta-liburuko emakume protagonistok bezain gozo geratzeko trikimailu guztiak ikazi ditugu. 


Gainera, plater horien esanahiari buruz ikasteko aukera izan dugu, baita Palestinako sukaldaritzaren osagai ohikoenei buruz ere. Sukaldea ere, aitzakitzat izan dugu, Libanoko errefuxiatu palestinarren eskubideei, elikagaien segurtasuna eta iraunkortasun ekologikoari buruz hitz egiteko. 


Tailerrek oso harrera ona izan dute, eta badakigu asko eta asko etortzeko gogoz geratu zaretela. Hori dela eta,  urriaren 5ean, larunbata,  Leioako “Munduko Arrozak” jaian tailer berri bat emango dugula iragarri nahi dizuegu. Ez galdu! 


Gogorarazten dizugu, halaber, “Ahanzturaren aurkako errezetak: Palestinako emakume errefuxiatuekin Libanon sukaldatzen” liburua deskarga dezakezula erabat doan esteka honetan

Ekintza hau Bizkaiko Foru Aldundiak 2022ko deialdian finantziatutako proiektu baten barruan txertatu da.