Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

PODCAST-a ETA KOMIKIA, IKASGELETAN LAN EGITEKO METODOLOGIA BERRITZAILEAK

Ekainean, UNRWA Euskadik tailer ezberdinak antolatu ditu Gipuzkoako bi ikastetxetan. Tailer hauen helburu nagusia ikasleei Palestinako errefuxiatuen errealitatea gerturatu eta egoeraz sentsibilizatzea izan da.

UNRWA Euskadiko hezkuntza-proiektuen ezaugarri den mobilizazioaren zati gisa, bi proposamen egin zaizkie ikasleei, bi metodologia sortzaile eta berritzaile, ikasleen interesa piztu dutenak.

Erabilitako metodologia horietako bat podcast-a izan da. Zarautzeko Lizardi institutuko DBHko 3. mailako 7 geletako ikasleek beren gidoiak egin eta podcast baten zatiak grabatu dituzte Palestinako errefuxiatuen errealitatea ezagutaraziz eta egunerokoan pairatzen dituzten eskubideen urraketari buruz hitz eginez.

Erabilitako bigarren metodologia, komikia izan da. Abiapuntua Libanoko emakume errefuxiatuen istorioak izan dira, hain zuzen, “AHLAM, bizitza batekin amestuz” komikian jasotako istorioak. Komiki hau oinarri harturik, Beasaingo La Salle ikastetxeko DBHko 3. mailako 50 ikasle inguruk storyboard bat sortu dute Libanon bizi diren Palestinako errefuxiatuen bizitza nolakoa den kontatuz.

Metodologia sortzaile eta berritzaile hauek oso erakargarriak dira Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, eta gai sozialak modu dinamikoago eta arinagoan lantzeko baliagarriak.

Gainera, metodologia hauei esker ikasleak prozesuaren parte aktiboago sentiarazten dira, sortzaile bilakatu eta gehiago inplikatzen dira, Palestinako errefuxiatuen eskubideen kausaren alde mobilizatuz.

Aipagarria da ikasleek saioetan Palestinako errefuxiatu baten testigantza zuzenean entzuteko aukera izan dutela, testigantza hauei esker ikasleei azaldu zaien errealitatea gertuago sentitu dute eta aukera paregabea iruditu zaie bizipen hauek lehen ahotsetik entzutea.