Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Raquel Martík parte hartu du sailen arteko mahaiaren bigarren bileran

Iñigo Urkullu Lehendakaria, gaur, eguerdian, Ekialde Hurbil eta Ertaineko gatazkaren ondorio humanitario eta sozioekonomikoen jarraipena egiteko sailen arteko mahaiaren bigarren bileraren buru izan da. Batzar honetan Raquel Martí UNRWAko Espainiako zuzendari exekutiboa  ere izan da, bai eta Jesús Nuñez Gatazka eta Ekintza Humanitarioei buruzko Ikerketen Institutuko (IECAH) zuzendarikidea ere.  

Bere lehenengo agerraldian, Lehendakariak nabarmendu du “ikuspuntu politikotik, eta Euskadiko Lehendakaria naizen aldetik, Nazio Batuetako idazkari nagusiaren adierazpenek eta deialdiek duintasunez ordezkatzen gaituztela sentitzen dugu. Irmo babesten ditugun adierazpenak eta deialdiak dira. Su-eten humanitario baten alde, Nazio Batuen Batzar Orokorrak aste honetan onartutako ebazpena ere erabakitasunez babesten dugu”.

Raquel Martí UNRWAko Espainiako zuzendari exekutiboak, berriz, honakoaren berri eman du: “Gazan bi milioi eta berrehun mila pertsonek lehenbailehen laguntza humanitarioa behar dute. Elikagaiak, ura, botikak eta erregaiak gerrarako arma bezala erabiltzen ari dira, desinformazioa bezala. Pertsonen pilaketen eta osasun eta higiene baldintza eskasen ondorioz, infekzio-gaixotasunak azkar hedatzen ari dira. Kalkulatzen da 1,9 milioi pertsona, biztanleen % 85, lurraldearen barruan mugitu direla. UNRWAk, mugitu diren biztanle hauetatik ia-ia 1,3 milioi jasotzen ditu Gaza osoan sakabanatuta dauden 154 instalaziotan”.

Martík adierazi duenez, “ezin dira justifikatu zibilen eta ospitaleen, eskolen, NBEren instalazioen eta gisa horretako azpiegitura zibilen aurkako aire-erasoak eta biztanle zibilen etengabeko lekualdatzeak. Ezta Gazako biztanle guztiak elikagaiz, urez, arreta medikuz eta higienez hornitzea eragozten duen setioa ere. Agerraldiaren amaieran gogora ekarri duenez, “Nazioarteko Eskubide Humanitarioak zigor kolektiboak debekatzen ditu, eta Nazio Batuek zigor kolektibo gisa deskribatzen dute Gazako zerrendako setioa. Gazako sufrimenduarekin amaitzeko, guztiz ezinbestekoa da berehalako su-etena”.