Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Ahanzturaren aurkako errezetak

Ba al zenekien sukaldaritza-jakintzak transmititzea erresistentzia-tresna garrantzitsua dela Palestinako errefuxiatuentzat?

Janariak identitatea berresten du, eta bere egoera zailerako behin betiko eta bidezko irtenbidearen zain dagoen eta oraindik ere etxera itzultzeko ametsa bete nahi duen komunitatearen memoria intimo eta kolektiboa iraunarazten du.

1948. urtean, 700.000 palestinarrek baino gehiagok beren etxe eta herrietatik alde egin behar
izan zuten
arabiarren eta israeldarren arteko gerraren ondorioz. Gertaera horri, hots, palestinarren exodoari, Nakba deitzen diote: hondamendia. Geroztik, palestinar horiek eta haien ondorengoak (6 milioi pertsonako komunitatea gaur egun) errefuxiatuta bizi dira beren lurraldean bertan edo Ekialde Hurbileko beste herrialde batzuetan, hala nola Sirian, Libanon eta Jordanian.

Desjabetze eta eskubide-urratze horren testuinguruan kokatu behar dira liburu honetan bildutako kontakizunak eta errezetak eskaini dizkiguten 12 emakumeak. Gehienak harrapatuta sentitzen dira: ezin dira beren jatorrizko lekura itzuli, baina, aldi berean, ezin dira integratu eskubide osoko herritartzat hartzen ez dituen herrialde batean. Marjinazio sozial, politiko eta ekonomikoko egoeran bizi dira, baita desberdinkeria-egoeran ere, Libanoko nazionalitatea duten pertsonekin alderatuta.

Deskargatu liburua!

Gehiago jakin nahi duzu haiei buruz?

Libanon palestinar emakume errefuxiatua izateak esan nahi du zure giza eskubideak egunero urratzen direla. Hori helarazi digute Mariam-ek, Alyaa-k, Suha-k eta Hannan-ek, besteak beste. Azpiegitura eskasak dituzten kanpamentu gainpopulatuetan bizi dira, eta ohituta daude seguruak ez diren etxeetan bizitzera. Arreta handiz ibiltzen dira kale estuetan. Izan ere, kableatu elektrikoa eta uraren hoditeria ia ez dira bereizten, eta kalteak jasateko arriskua etengabea da.

Gainera, Palestinako errefuxiatuak izate hutsagatik 40 enplegu baino gehiagotan aritzeko debekua jasan behar dute. Formalki herritartzat hartzen ez dituztenez gero, ezin dituzte eskatu Libanon bizi diren beste herrialde batzuetako pertsonen eskubide berak. Azken batean, bizitza duina izateko eskubidea ukatzen dien diskriminazio legal, instituzional eta sozialari aurre egin behar diote.

¡

@ Joe Sakr. Luisa López Tellería Palestinako emakume errefuxiatuekin Soufrako sukaldean, Burj Barajneh kanpamentuan, Beiruten.

Hala eta guztiz ere, gure bidaian ezagutu genituen emakume guztiek beraientzat eta senideentzat merezi duen bizitza betea lortzeko erresistentzia-estrategiak abiarazten jarraitzen dute. Gainera, Palestinako ondare gastronomikoa historian ez desagertzeko, beren lurreko errezeta tradizionalak berreskuratzeko, eta beren ezagutzak alabei eta bilobei helarazteko lanean jarraituko dute.

“Palestinako sukaldaritza oso garrantzitsua da guretzat; Palestinako
ondarearen parte da, eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen
dugu. Gure seme-alabek Palestinako gastronomia ahaztuko ez
dutela egiaztatzen dugu. Beti saiatzen gara ondorengo belaunaldiei
transmititzen, desager ez dadin.”
Dareen Ali Dahwish