Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

UNRWA Euskadi Leioan antolatutako Munduko Arrozen Festan 

Urriaren 5ean, larunbata, UNRWA Euskadik Leioako Munduko Arrozen Jaialdian parte hartzeko aukera izan zuen. Ekitaldi hau, jatorri eta kultura ezberdinetako pertsonen arteko elkarbizitza aldarrikatzen duen jaia da, eta bertan Udala, hainbat elkarte eta herritar elkartu ginen, arroza oinarri hartuta, hainbat plater eta errezeta prestatzeko.  

Dakizuenez, UNRWA Euskadi Palestinako sukaldaritza-tradizioa ezagutarazteko lanean ari da, eta ezin genuen sukaldaritza tailer bat egiteko aukera paregabe hau galdu.  

Oraingo honetan, Palestinako kulturaren platerik berezienetako bat ezagutzera eman genuen: MAQLOBA. Plater honen osagai nagusiak arroza, oilaskoa eta barazkiak dira, su motelean prestatuak eta espezia gozoekin onduak. 

Errezeta  hau Ahanzturaren aurkako errezetak: Palestinako emakume errefuxiatuekin  Libanon sukaldatzen  liburuaren parte da. Errezeta liburu berezi honetan Libanon bizi diren Palestinako 12 emakume errefuxiatuk egindako 26 errezeta biltzen dira. Bertan, postreen eta plater nagusien artean, protagonistek historikoki batere erraza izan ez duten herrialde batean bizi izandako istorioak aletzen dituzte. 


Eskerrak eman nahi dizkizuegu egun berezi hau gurekin elkarbanatu zuten guztiei, eta, bide batez, gogorarazi “Ahanzturaren aurkako errezetak: Palestinako emakume errefuxiatuekin sukaldean Libanon” doan eskura daitekeela esteka honetan

 
Ekintza hau Bizkaiko Foru Aldundiak 2022ko deialdian finantzatutako proiektu baten baitan kokatzen da.