Martxoaren 8a dela eta, Palestinako lurralde okupatuan dauden emakume palestinarren ahotsak berreskuratu eta haien testigantzak ikusarazi nahi ditugu. Abeer, Dima, Aya, Bisan, Shireen, Fatima dira jaso ditugun 16 emakumeen izenetako batzuk. Euren nahiak, ametsak eta borrokak kontatu dizkiguten Palestinako Genealogia Feminista II: “Eredu diren emakumeak” argitalpenean .
Palestinako emakume guztiek aurre egin behar diete blokeoak eta okupazioak eragiten dituzten oztopoei eta, gainera, sistema patriarkalak berekin egunero dakartzan eragozpen guztiei.
UNRWA Euskadirentzat, oso garrantzitsua da ahots horiek berreskuratzea eta lekukotasun horiek plazaratzea, berez aberasgarri izateaz gain. Garrantzitsua da, zeren eta ahots horiek honako hau gogorarazten baitigute: genero-ikuspegia eta irizpide feminista beti hartu behar direla aintzat aurrean ditugun egoerei ekiteko, bai historikoei, bai gaur egungoei. Lagungarri zaizkigu emakume horien ahotsak honetarako: gure gizartean hain hedatua dagoen ikuspegi androzentriko eta estereotipoz beteari beste ikuskera bat kontrajartzeko.
Entzun nahi dituzu? Haien eguneroko borrokak eta gainditzeko estrategiak kontatzen dizkigute honako bideo hauetan: