Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

LURRIKARAK SIRIAN BIZI DIREN PALESTINAKO ERREFUXIATUAK ERE ASTINDU DITU

Turkian eta Sirian gertatu berri den lurrikarak, 7,8ko magnitudekoak, milaka herritarren heriotza eragin du.

Hildakoen artean, errefuxiatuen kanpamentuetako lau ume daude, tartean UNRWAren eskoletako bi.

Bi ume horiek —neska bat eta mutil bat— euren gurasoekin hil dira, Lattakian eraitsitako etxe batek harrapatuta.

Txostenen arabera, beste bi ume zaintza berezietan daude, lurrikara suntsitzaileak eragindako zaurien ondorioz. Beste askok hondakinen azpian harrapatuta jarraitzen dute.

Palestinako errefuxiatuek Sirian dituzten 12 kanpamentuetatik, Lattakia —Siriako kostaldean— eta Nairab —Alepotik hurbil— dira kalterik gehien jasan dutenak.

Lattakian, Palestinako errefuxiatuen hiru etxe eraitsi ziren, eta 25 lagunek jasan zituzten kalteak.

UNRWAko taldeak ebaluazioak egiten ari dira. Hasierako datuen arabera, UNRWAren instalazio gehienak onik atera dira edo kalte txikiak jasan dituzte, lurrikaren aurkako diseinuarekin eraiki baitziren.

UNRWA lanean ari da orain kaltetuei laguntza, ura, saneamendua eta osasun-laguntza emateko —osasun mentala barne—, gero eta handiagoak baitira beharrak.

NBEk Sirian dituen agentziekin elkarlanean, lekualdatuei aterpea emateko prest dago UNRWA. Joan den gauean, Palestinako 700 errefuxiatuk baino gehiagok hartu dute aterpea gure instalazioetan.

Premiazko hornigaiak ematen ari gara etengabe.

Zuk ere lagundu dezakezu, hemen: www.soysiria.com webgunean.