UNRWA BERE ZERBITZUAK AMAITZEN ARI DA, AGENTZIAREN BEREHALAKO ITXIERAREN AURREAN?

Ez, UNRWAren zerbitzuak ez dira amaitzen ari. Azken urteotan, ordea, agentziak austeritate-neurriak hartu behar izan ditu, funts nahikorik ez duelako: finantza-ekarpenak ez dira behar adina handitu inflazioari eta errefuxiatuen hazkundeari aurre egiteko. Horren ondorioz, zerbitzuak gutxitu egin dira. Datuak berez mintzo dira: errefuxiatu bakoitzeko urteko batez besteko gastua 200$-ekoa zen 1975ean eta 70$-ekoa da gaur egun. Hala ere, UNRWAk palestinar errefuxiatuekin duen konpromisoa ez da, ez eten, ez gutxitu, eta Agentziak haien alde lan egiten jarraituko du aurrerantzean ere, errefuxiatuen arazoari bidezko konponbidea ematea lortu arte.

LOTUTAKO GALDERAK

EZ DUZU AURKITZEN BILATZEN DUZUNA?