7 HAMARKADAKO KONPROMISOA
Palestinar errefuxiatuen tragedia 1948an hasi zen. Urtebete geroago, UNRWA sortu zen, gatazkak kaltetutako herritarrei laguntzeko. Herritar horiek beren etxeak eta bizimoduak galdu baitzituzten egun batetik bestera. UNRWAk milioika pertsonari laguntzeko konpromisoa du. Izan ere, gure laguntzarik gabe, oinarrizkoena ere faltako lukete pertsona horiek: elikagaiak, aterpea, osasuna, hezkuntza, babesa… eta, garrantzitsuena, duintasuna.
Gaur egun, 5,6 milioi pertsona bizi dira Siriako gatazka betean setiatutako kanpamentuetan, militarrek blokeatutako guneetan, bonbardaketek suntsitutako hirietan, bizitza duina izateko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituzten kanpadendetan, laguntza humanitarioa iristeko zailak diren lekuetan… Horrelako tokietan bizi dira palestinar errefuxiatuak, duela 70 urte baino gehiago sortutako gatazka politiko batek ustekabean harrapatu zituenetik.
Ordutik, UNRWAren lana errefuxiatuei babesa eta laguntza bermatzea izan da, baita giza garapen osoa erdiesten laguntzea ere, egoerari irtenbide bidezkoa eta behin betikoa ematea lortu arte.
ZER EGITEN DUGU ERREFUXIATUEN ALDE?
Elikadura
Oinarrizko elikagaiez hornitzen ditugu.
Hezkuntza
Etorkizun bidezkoago baterako eskolatzen ditugu.
Osasuna
Osasun-arreta pertsona guztietara heltzen dela ziurtatzeaz arduratzen gara.
Edateko ura
Edan daitekeen ura denentzat eskuragarri izatea bermatzen dugu
Aterpea
Babesleku bat izateko oinarrizko eskubidea babesten dugu.
Osasuna
Diru-sarrerak sortzeko aukera jasangarriak eskaintzen ditugu.
Aterpea
Babesleku bat izateko oinarrizko eskubidea babesten dugu.
Laguntza humanitarioa eta larrialdietarako laguntza
Hil ala biziko laguntza ematen diegu premia gehien dutenean.
Genero-programa
Genero-berdintasuna sustatzen dugu.
Laguntza psikosoziala
Laguntza psikosoziala ematen dugu.
Babestea
UNRWAren lanaren zereginetako bat da babesa ematea.
Mikrofinantzaketa
Diru-sarrerak sortzeko aukera jasangarriak eskaintzen ditugu.