ZEINEK GAINBEGIRATZEN DU UNRWAren GASTUA?

UNRWAk ikuskapen sail bat du, barne-ikuskapena egiteaz arduratzen dena. Tresna hauek ditu horretarako:

  • Barne-auditoretzako eta ikuskaritza, ikerketa eta aholkularitzarako zerbitzu independenteak, profesionalak eta objektiboak.

  • Baliabideen administrazio arduratsua, kontuak gardentasunez emateko kultura.

  • Programen errendimendua hobetzeko prozedurak.

UNRWAren Mandatari Nagusiak Barne Ikuskapenerako Kontsulta Batzordearen aholkua jasotzen du. UNRWAz kanpoko kideak ere badaude batzorde horretan. NBEko Auditoreen Batzordeak ere ikuskatzen du Agentzia, bi urtean behin, eta Batzar Nagusira bidaltzen ditu bere txostenak. Nazio Batuen sistema osoari aplikatzen zaizkion gainbegiratze-praktiken printzipioen mende dago, beraz, Agentzia.

LOTUTAKO GALDERAK

EZ DUZU AURKITZEN BILATZEN DUZUNA?