Ikusten ez dena kontatzen UNRWA Euskadiren proiektu bat da, euskal herritar informatuak, sentsibilizatuak eta genero-berdintasunarekin konprometituak sustatzeko helburua duen. Palestinako emakume errefuxiatuen egoeratik abiatuta, ikuspegi asistentziala alde batera utzi eta narratiba androzentriko eta belizista batez elikatzen den narratiba nagusia hausteko helburuarekin.

Horregatik, 2020an eta 2021ean garatutako podcast formazioen bidez, lehendik zeudenen ordezko istorioak sortu nahi izan dira. Istorioak, non protagonistak Palestinako emakume errefuxiatuak diren, beraiek kontatzen digute nola bizi diren eta zein amets dituzten, biktimizatutako kontakizunez harago.

Proiektu hau aurrera eramateko, askotariko pertsonek parte hartu dute: Bizkaiko Jabekuntza Eskoletan parte hartzen duten emakumeak, Bizkaiko Foru Liburutegiko erabiltzaileak, gazteak, IES Artabe Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikasleak eta María Inmaculada ikastetxeko haur-hezkuntzako modulukoak.
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzari esker, Palestinako lurralde okupatuan dauden Palestinako errefuxiatuen testuinguruari eta egoerari buruzko ezjakintasunari aurre egin nahi izan zaio, eta, horrela, enpatiatik lan egin, populazio horri buruzko estereotipoak hausteko, bereziki, Palestinako emakume errefuxiatuenak.

Soinu kontakizunak

Jarraian, Bizkaiko parte hartzaileak formazioen ondoren sortu dituzten podcastak entzun ditzakezue.

1. RELATOS SONOROS

BIZKAIKO FORU LIBURUTEGIA I

2. NARRANDO LO INVISIBLE: HISTORIAS DE MUJERES REFUGIADAS DE PALESTINA

PODCAST FEMINISTA TAILERRA ONLINE

3. IES ARTABE, INFORMATIVOS

PODCAST FEMINISTA TAILERRA IES ARTABE, 4ºESO

4. IES ARTABE, INFORMATIVOS II

PODCAST FEMINISTA TAILERRA IES ARTABE 2ºESO

5. PROGRAMA ESPECIAL SOBRE PALESTINA

PODCAST FEMINISTA TAILERRA MARIENEA I

6. PALESTINA INGURUKO IPUN KONTAKETA

PODCAST FEMINISTA TAILERRA, MARIA INMACULADA IKASTETXEA, EUSKARA TALDEA

7. CUENTACUENTOS SOBRE PALESTINA

PODCAST FEMINISTA TAILERRA, MARIA INMACULADA, IKASTETXEA, GAZTELERAZKO TALDEA

8. BASAURI ZUZENEAN

PODCAST FEMINISTA TAILERRA MARIENEA II

9. PALESTINAKO GENEALOGIA FEMINISTA

PODCAST FEMINISTA TAILERRA ONLINE EUSKARAZ

10. RELATOS SONOROS

BIZKAIKO FORU LIBURUTEGIA II

Fair Saturday Palestinarekin Sintonian

2020ko azaroaren 28an, Fair Saturday programaren barruan, azaroko azken larunbatean, kontsumismoaren erakusgarri nagusia den Black Friday delakoaren biharamunean, eragin soziala duen mobilizazio kulturala, Palestinarekin Sintonian izeneko irratsaioa egin genuen, UNWA Euskadiren twitter kontuaren bidez zuzenean eman zena.

Programa horren helburua hilabete hauetan zehar Podcast feministako prestakuntzekin egindako lanaren berri ematea izan zen, eta Palestinako errefuxiatuen inguruan dauden estereotipoez hitz egitea, batez ere emakumeez. Programa horretan, Palestinako lurralde okupatuaren egoera humanitarioaz hitz egin genuen, proiektuaren prozesuaz, podcast feministako prestakuntzetako bi parte-hartzaile gonbidatuta. Amaitzeko, Ane Irazabal kazetaria elkarrizketatu genuen. Kanpoko ikuspegia eman zuen, Palestinan urte batzuk bizi ondoren izandako esperientzian eta Europara iristen den errefuxiatuen egoera ezagutarazteko egiten duen lanean oinarrituta.

Programa osoa ikusteko:
Palestinarekin Sintonian, Fair Saturday https://www.pscp.tv/w/1RDxlPjXyXRxL

Kontakizunak nola egin diren inguruan gehiago jakin nahi duzu?

Parte hartzaileen prestakuntza eta sentsibilizazio prozesua sakonago ezagutzeko, deskargatu Ikusten ez dena kontatzen: sorkuntza prozesuaren sistematizazioa dokumentua.

Palestinako emakume errefuxiatuak gehiago ezagutu nahi dituzu?

Palestinako emakume errefuxiatuak sakonago ezagutzeko, sartu UNRWA Euskadiren eta UNRWA Españaren webgunean:

 

:

ESKERRAK

Eskerrik asko hilabete hauetan zehar egin ditugun soinu-kontakizuneko eta podcast feministako tailerretan parte hartu duten pertsona guztiei. Eskerrik asko zuen konfiantzagatik, askotan ikusezina dena kontatzeko motibazioagatik, hala nola Palestinako emakume errefuxiatuen eguneroko bizitza. Eskerrik asko, halaber, Bilboko Udalari eta Bizkaiko Foru Aldundiari UNRWA Euskadirengan konfidantza izateagatik.